2019ko urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra «Soinua ikusi, pentsamendua entzun III» zikloaren edizio berri bat eskainiko da BilbaoArteko Art House Zineman, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Musika protagonista duten sei filma ikusteko aukera izango da, doako sarrerarekin aretoa bete arte.
Soinua ikusi, pentsamendua entzun III
Zine zikloa: «Soinua ikusi, pentsamendua entzun III» (Urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra)
Urtarrilak 8 eta otsailak 14, 18:30:
«La flauta mágica»
Ingmar Bergman

Herrialdea: Suedia
Urtea: 1975
Iraupena: 135 min.
Zuzendaritza: Ingmar Bergman
Protagonistak: Josef Kostlinger, Irma Urrila, Hakan Hagegard, Elisabeth Erikson, Jane Darling
Sinopsia
Mozarten “Txirula magikoa”ren moldaketa, bi ekitalditan banatua, W. A. Mozarten musikarekin eta Emmanuel Schikanederren liburuxkarekin, alemanez. Paminaren bahiketaren istorioa kontatzen du, Gaueko erreginaren alaba. Tamino printzea berarekin maitemindu da, beraz erreginak bere alaba eskaintzen dio, honek Sarastrorengadik askatzea lortzen badu, bere bahitzailea. Horretarako txirula magiko bat ematen dio. Hamaika abentura eta arrisku pasatu ondoren Saratstroren gaztelura iritsi eta han printzeak hiru proba ainditu beharko ditu printzesa askatzeko.
Urtarrilak 10 eta 29, 18:00:
«Don Giovanni»
Joseph Losey

Herrialdea: Italia
Urtea: 1979
Iraupena: 169 min.
Zuzendaritza: Joseph Losey
Protagonistak: Ruggero Raimondi, Edda Moser, Kiri Te Kanawa, José Van Dam, Kenneth Riegel, Teresa Berganza, John Macurdy
Sinopsia
Amadeus Mozarten “Don Giovanni” operaren moldaketa. Ruggero Raimondi da film honetako antzezle nagusia eta orkestra zuzendaria Lorin Mazeel da. Sevillan, XVII. Mendean, Don Giovanni, kezkarik gabeko seduktorea eta oso maneatzailea, hainbat etsai egiten ditu, oso boteretsuak, baina horretaz konturatzen denerako, beharbada, beranduegi da. Komendadorearen mamuak mendekua nahi du.
Urtarrilak 15 eta 31, 19:00:
«Los cuentos de Hoffmann»
Michael Powell & Emeric Pressburger

Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 1951
Iraupena: 120 min.
Zuzendaritza: Michael Powell & Emeric Pressburger
Protagonistak: Moira Shearer, Robert Helpmann, Leonide Massine, Robert Rounseville, Pamela Brown, Ludmilla Tcherina, Ann Ayars
Sinopsia
Jaques Ofencabchen hiru ekitaldiko operan oinarritutako filma. Soinu banda filmerako grabatu zen, Sir Thomas Beechamek zuzendua. Hoffmannen istorioa kontatzen du, unibertsitate ikasle gaztea, Stella dantzariarekin maitemintzen dena ballet batean dagoenean, ekitaldi tartean berarekin sekretuan geratzen da taberna batean. Han, itxaron bitartean, hiru ikasleri iraganeko amodiozko hiru istorio desberdin kontatuko dizkie.
Urtarrilak 17 eta otsailak 5, 19:00:
«Orfeo»
Claude Goretta

Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1985
Iraupena: 92 min.
Zuzendaritza: Claude Goretta
Protagonistak: Gino Quilico, Audrey Michaël, Carolyn Watkinson, Danielle Borst, Frangiskos Voutsinis, Colette Alliot-Lugaz, François Le Roux, Guy de Mey, Shelley Whittingham, Henri Ledroit, Eric Tappy
Sinopsia
Claudio Monteverdiren “Orfeo” laneko moldaketa, Alessandro Striggioren liburuxkarekin. Orfeo Euridiferekin paseatzera doa, Euridife Orfeoren emaztea da eta azkeneko hau, berarekin izugarri maiteminduta dago. Paseatzen dabiltzan bitartean suge batek Euridiferi hozka egin eta hil egiten da. Orfeok ezin du bere tristura gainditu, beraz azpimunduan sartzea erabakitzen du bere maitea errekuperatzen saiatzeko. Musika erabiliko du jainkoak hunkitzeko eta hauek azpimundutik itzultzen utziko diote azkenean, kondizio bakarraz. Orfeok ezin dezake bere emaztea begiratu lur gainazalera iristen diren arte.
Urtarrilak 22 eta otsailak 7, 19:00:
«The Beatles: Eight Days a Week – The Touring Years»
Ron Howard

Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2016
Iraupena: 120 min.
Zuzendaritza: Ron Howard
Protagonistak: John Lennon, Paul McCartney, George Harrison, Ringo Starr
Sinopsia
The Beatlesen lehenengo etapa (1962-1966) aztertzen duen dokumentala, beraien hasierako kontzertuetatik The Cavern Clubean 1966ko San Franciscoko kontzertura arte. Filma Paul McCartney, Ringo Starr, Yoko Ono eta Olivia Harrisonen laguntzarekin ekoiztua izan zen. Beatlesen gira urteen laburpen itzela, non eboluzio musikala, arrakastak eta fama ikus daitekeen.
Urtarrilak 24 eta otsailak 12, 19:00:
«A 20 pasos de la fama»
Morgan Neville

Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2013
Iraupena: 87 min.
Zuzendaritza: Morgan Neville
Protagonistak: Darlene Love, Merry Clayton, Lisa Fischer, Judith Hill, Mabel John, Claudia Lennear, Táta Vega, Lou Adler, Stevvi Alexander, Patti Austin, Chris Botti, Sheryl Crow, Mick Jagger, Bette Midler, Sting
Sinopsia
Musikaren legenda handiak laguntzen dituzten koristen istorio ezezaguna kontatzen duen dokumentala. Bigarren plano batean mantentzen diren ahots guzti hoiei egindako omenaldia. Bruce Springsteen, Stevie Wonder edo Mick Jaggerri elkarrizketak ere agertzen dira. Akademiako 86. edizioan, Film Dokumental Hoberenaren saria eraman zuen.