2018ko maiatzaren 7tik 25era Mark Cousinsek idatzi eta zuzenduriko The Story of Film: An Odyssey dokumental sail britainiarra proiektatuko da BilbaoArteko Art House Zineman. 1000 pelikula baina gehiago biltzen dituen 12 hamarkadetan zehar eginiko bidai bisuala. Egunero, astelehenetik ostiralera 17:00etan, saila amaitu arte.

Kapitulu guztiak bertsio originalean, azpitituluekin. Doako sarrera edukiera bete arte.

Mark Cousins

Inglaterrarako Film 4k produzitutako zinemaren historiaren inguruko dokumental sail britaniarra, Mark Cousins kritiko zinematografiko irlandar ospetsuak zuzendua. Erresuma Batuan Channel 4ren bitartez eman zen, ikusle arrakasta lortu zuelarik. Torontoko Nazioarteko Zinema Festibalean estreinatu zen osoki, New Yorkeko MOMAn ere proiektatua izan delarik, The New York Timesek moduko hedabideek txalotua. Espainian ere Canal +ek eman zuen. Gaiarekiko Jean Luc Godarden Histoire(s) du Cinemarekin parekatua, bertan Cousinsek hamabost atal eta zinemaren sorreratik azken blockbuster estatubatuarra barneratzen dituen ehundaka pasarte zinematografikoen bitartez sorreratik gaur egun bitarteko zinemaren historia bisualki heltzen du. Hauetan gaur egungo maisu zinematografiko egindako dozenaka elkarrizketa aurkituko ditugu: David Lynch, Martin Scorsese, Gus van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier, Wim Wenders, Tsai Ming Liang, Samira Makhmalbaf, Ken Loach, Baz Lhurmann, Jane Campion, Jean-Michel Frodon, Claire Denis, Stanley Donen, Bernardo Bertolucci edo Claudia Cardinalle.

Maiatzak 7, astelehena, 17:00etan.

1. ATALA (1895-1918)
ARTE BERRI BATEN HASTAPENAK
Zinemaren historia epikoaren hastapenak dira eta Mark Cousinsek arte forma berri honen sorrera azaltzen dio ikusleari. Atala, besteak beste, lehen pelikulak filmatu ziren eraikuntza batzutan (lehen estudioak) grabatu zen. Gainera Cousinsek garaian hoberen ordainduak ziren gidoilariak emakumeak zirela kontatzen digu.

Maiatzak 8, asteartea, 17:00etan.

2. ATALA (1918-1928)
ZINEMA AMERIKARRAREN ARRAKASTA
Zinema amerikarraren urrezko aroa, Hollywood denbora-pasaren industria distiratsua bihurtzen den unea. Munduak Charles Chaplin edo Buster Keaton ezagutzen dituen garaia da. Baina aldi berean asaldatzaile handi batzuen egunak ere badira, besteak beste Von Stroheim, Flaherty edo Dreyer. Hauek “ganorazko” zinema mota bat aukeratzen dute.

Maiatzak 9, asteazkena, 17:00etan.

3. ATALA (1918-1932)
ZINEMAKO ERREBOLTARIAK
Atal honetan Cousinsek Paris, Berlin, Moscu, Shanghai edo Tokiora bidaiatuko du, zinemagileek medio zinematografikoaren mugak behartzen saiatzen ziren tokiak ikertzeko asmoarekin. Espresionismo alemaniarra eta inpresionismo eta surrealismo frantziarra bezelako mugimenduei eskeinitako atala, exotikoagoak diren zinematografia japoniarra eta txinatarrarekin batera.

Maiatzak 10, osteguna, 17:00etan

4. ATALA (AÑOS 30)
GENERO APARTAK ETA EUROPAKO ZINEMAREN AGERPENA
Soinua iritsiko da, zinemaren mundua guztiz aldatuz. Eta bere etorrerarekin genero berriak agertuko dira, besteak beste, gangsterren inguruko filmak, beldurrezko zinema, westernak eta musikalak. Howard Hawksen hamarkada da. Bitartean, Hollywoodetik urrun, ingalaterran, Alfred Hitchcock ezagutzera ematen da. Atal honetan 1939ko hiru pelikula aparten inguruan hitz egingo da: El mago de Oz, Lo que el viento se llevo eta Ninotchka.

Maiatzak 11, ostirala, 17:00etan

5. ATALA (1939-1952)
GUDA ETA LENGOAIA BERRIAK
Atal honetan Cousinsek gudak zinemaren artea oraindik ausartagoa nola bilakatzen duen deskribatzen du. Italiatik Hollywooda, atala Orson Wellesen moduko figura eta garai bat markatu zuten momentu historikoez arduratzen da, McCarthy garaia, besteak beste. Atalak Paul Schrader eta Robert Towneren moduko eragin handiko gidoilarien lekukotasunak aurkezten ditu, Stanley Donenen ibilbidea azaltzeaz gain, Cantando bajo la lluvia filmaren zuzendaria

Maiatzak 14, astelehena, 17:00etan

6. ATALA (1953-1957)
SEXUA, DRAMA, PASIOA ETA AMORRUA
50. hamarkadako filmen sexua eta melodramaren garaia. James Deamen moduko izarretan ardazteaz gain Egipto, India, Txina, Mexiko, Erresuma Batua edo Japoniara bidaiatuko dugu, non, bertako produkzioak pasioa eta amorruagatik bereizten diren. Elkarrizketek Satyajit Rayekin lan egin zutenen eritziak barneratzen dituzte; Kyoko Kagawa antzezlaria, Kurosawa edo Ozu zuzendariekin lan egindakoa; eta Youssef Chahine zuzendari afrikarra

Maiatzak 15, asteartea, 17:00etan

7. ATALA (1957-1964)
ZINEMA EUROPEAR BERRIA
Goieneko urteak dira, batez ere Europan. Claudia Cardinalek Felliniren inguruan hitz egiten du, Lars Von Trierrek Ingmar Bergmanekin berbera egiten duelarik, edo Bernardo Betoluccik Pier Paolo Pasolinirekin. Zinema Frantsesak pelikulen mundua dinamitatzen duen unea ere bada, europako industrian benetako “tsunamia” eraginaz.

Maiatzak 16, asteazkena, 17:00etan

8. ATALA (1965-1969)
BOLADA BERRI BAT
60. hamarkada zinemarentzat garai ezin hobea da mundu guztian zehar. Hollywooden, Haskell Wexler zinemagileak “mainstream” filmetan dokumentalek duten eragin argia azaltzen du. Easy Rider eta 2001: A Space Odisseyk AEBetako zineman garai berri bat zabaltzen dute. Atal hontan Roman Polanski edo Andrei Tarkvoskyren lanak aztertzen dira.

Maiatzak 17, osteguna, 17:00etan

9. ATALA (1967-1979)
ZINEMA AMERIKAR BERRIA
Zinema amerikarra heldu eta eraldatu egiten da 60. hamarkada amaiera eta 70. hamarkada tartean. Buck Henryk, El graduadoren gidoilariak, urte haietako zinema munduko satiraz hitz egiten du. Bitartean, New Yorken, Schrader ikusleari zabaltzen da Taxi Driverren inguruan duen eritziaz hitz egiteko. Charles Burnett zuzendariak amerikar zinema beltzaren sortzearen giltzak azaltzen ditu.

Maiatzak 18, ostirala, 17:00etan

10. ATALA (1969-1979)
ZINEMA ERRADIKAL BETEN ZUZENDARIAK
Cousinsek Win Wenders elkarrizketatzeko alemaniara bidaiatzen du, ondoren Erresuma Batura mugitu eta Ken Loachekin hitz egiteko, Italia eta Australia bixitatu aurretik, ibilbidea Japonian bukatzen duelarik. Afrika eta Hegoamerikako panorama zinematografiko berrien eragina ere onartuz.

Maiatzak 21, astelehena, 17:00etan

11. ATALA (LOS 70)
KULTURA HERRIKOIAREN BERRIKUNTZA
Lehen multiplex zinemak agertzen dira. Star Wars, Tiburón eta El Exorcistaren inpaktua. Cousinsek Indiara
gerturatzen gaitu, munduko zinema izar famatuenarekin hitz egiteko, Amitabh Bachchan, 70. hamarkadan jada Bollywood berritzaileak proposatzen zuena erakutsiz.

Maiatzak 22, asteartea, 17:00etan

12. ATALA (LOS 80)
ZINEMA ETA KEXA
Ronald Etxe zurian dela eta Margaret Thatcher Downing Streeten, 80. hamarkada, zineman ere, kexa garai bat da. John Sayles zuzendari independiente amerikarrak garai hontako sentipena adierazten saiatzen da. Pekinen, zinema txinatarra eferbeszentzia betean zegoen Tiananmengo protesten aurretik. Bitartean, Sobietar batasunean, iragana pelikula harrigarrietan bihurtzen da.

Maiatzak 23, asteazkena, 17:00etan

13. ATALA (1990-1998)
DIGITALAREN AURREKO AZKEN EGUNAK
Inork espero ez zuen arren, 90. hamakada benetan garai garrantzitsu eta handia izan zen zinemarentzat. Atal honen historia Iranen hasten da, Abbas Kiarostamiri egindako elkarrizketa batekin, errealagoa izateko helburuarekin zinema egiteko modua goitik behera aldatu zuena. Cousinsek Shinji Tsukamoto ere aurkituko du, beldurrezko zinema japoniar berri eta ausartaren oinarrian. Parisen ere geldituko da atal honetan Claire Denisekin honen lanaz hitzegiteko, eta baita Mexikon ere, hemengo zinemaren goren aldian.

Maiatzak 24, osteguna, 17:00etan

14. ATALA (LOS 90)
DIGITALAREN IRITSIERA
Atal berezia da, teknologiak zinema egiteko modua betirako nola aldatu duenaren inguruan hitz egiten baidu. Coen anaiak eta Tarantinoren pelikulen elkarrizketek markatutako garaia ere bada. Starship Troopers eta Robocop filmen gidoilariak bi produkzio hauek gordetzen duten ironia azaleratzen du. Australian, Baz Luhrmannek Romeo eta Julieta eta Moulin Rougen izandako esperientzia kontatzen du.

Maiatzak 25, ostirala, 17:00etan

15. ATALA (2000TIK AURRERA)
ZINEMAREN ETORKIZUNA
Azken atal hontan Irailak 11an gertaturikoak zineman izan zuen eragina ikusiko dugu, honen diskurtsoa serioagoa egiten delarik. Cousinsek zinema errumaniarra ere errepasatzen du, David Lynchek Mulholland Drive historiako ametsen film komplexuena nola bilakatzen duen azaltzearekin batera. Honen hurrengoak, Origenek, zinema benetako jokoan bilakatzen du. Bitartean, Moskun, Alexander Sokurovek bere zinema berritzaile eta apurtzaileaz mintzatzen da esklusiboki. Seriea zinemaren etorkizunaren aurreikuste saiakerarekin amaitzen da