2018ko apirilaren 25ean, asteazkena, Lorea Oar-Arteta eta Hector Rey-ren kontzertu bat izango dugu BilbaoArten. Kristalezko Patioan, 19:00etan, doako sarrerarekin aretoa bete arte.

Lorea Oar-Arteta-ri buruz

Lorea Oar-Arteta Donostian jaio, Bermeon hazi, eta gero Bilbora bizitzen joan eta jarraitu zuen apur bat gehiago hazten. 1977an, Londresera joan, eta bertan ikasi zuen zein garrantzitsua den three minutes boiled egg on bat, edo Burger King bat, Kingston-go Country Style-n zerbitzari lanetan ibili zela. Bilbora itzuli, eta idazkari jardun zuen, eta ikasten jarri. 1983an, Euskal Filologian lizentziatu zen, eta bai Arte Ederretan ere, 1998an. BilbaoArte-n egoiliar modura egon zen 1999an, eta handik aurrera Bilboko estudioan lan egiten du.

Bidean, bideo esperimentalaren gaineko hainbat ikastarotan parte hartuta, irudi mugikorretan interesa piztu zitzaion. Esperimentazioan murgiltzeak soinuaren alorrera eraman, eta bertan jorratu gabeko mundu bat deskubritu du, soinuzko paisaiez betea. Gaur egun, Lorearen unibertsoaren eta sormen lanaren zati garrantzitsua betetzen du, Prusiako urdinarekin eta beltz bolikararekin batera.

Hainbat erakusketatan hartu du parte, bai bakarkakoetan, bai kolektiboetan: BilbaoArte, Catálogo General aretoa (Bilbo), Peña Barrueta (Bermeo), Zuloa (Gazteiz), Bilbao 700 Fundazioaren Vacas-Behiak eta On Kixote eta Artea erakusketak, Metrópolis IX (Sestao), Hika Ateneo (Bilbo), N. B. aretoa (Bermeo), Bizkaiko Abokatuen Elkargoa (Bilbo), Iñaki Loidi ile apaindegia, nirea (Bilbo); Larraldea euskal kultura erakundea (Senpere), Lamiak kafetegia (Bilbo)…

Artearen alorrean gertatu zaizkionetan konturik deigarrienetakoa, Ars Mediterranea aldizkarian Nagel-en aldamenean agertu izana –Euskadi dossierra, 1998ko martxokoa–: amazing, zu!

AAAh musika taldeko kidea da, María Seco eta Aintzane Aranguenarekin batera; soinu inprobisazioa lantzen dute, eta hainbat artistaren partitura eta notazioak ikertzen: John Cage, Douglas Barrett, Taylan Susam… Bilbon eta surroundingetan eskaini dituzte emanaldiak: Le Larraskito Club; Bilbao Arte, Miguel Angel García-rekin; Mundo Ivaginario topaketak; Arte Esperimentaleko MEM Nazioarteko Festibala; Zarata Fest, Al Karpenter, Mattin eta Terri, La Morada eta besterekin batera… Al Margolis-ekin ere egin dute lan, PONZI proiektuan.

Miguel Angel Garcíaren Qualksums I obran hartu du parte, Le Larraskito Clubean, Bluiump Ensemble-rekin: Txemi Artigas, Aintzane con G de Gloria, Ibon, Javier Rodríguez Perez-Curiel, Marta Sainz, Enrique Zaccagnini; Kakofunk eta Oier Iruretagoienarekin, Coperacha Mexikorentzat!-en jo du; baita Héctor Rey-rekin ere, Azkuna Zentroan, Leif Elggren-ekin batera.

Paper pieza-1 konposatu eta interpretatu du, Bilbao Arten; eta Paper pieza-2, Le Larraskito Clubean.

Info+: Vimeo / AzkunaZentroa / BilbaoArte / Bandcamp

Hector Rey-ri buruz

Hector Rey artista plastikoa da, eta musika konpositore eta interpretea. Beraren eskultura lanak Estatu Batuetako, Finlandiako eta Espainiako galerietan eta arte espazioetan (SVA, Galleria Atski, Montehermoso Kulturunea, Windsor Kulturgintza) egon dira ikusgai. Egonaldi bekekin saritu dute; besteak beste, Helsinkyko Aalto University erakundean, eta Islandiako eta New Yorkeko arte egoitzetan.

Musika arloan, festibal eta espazio ugaritan eskaini ditu emanaldiak Estatu Batuetan, Polonian, Txekiar Errepublikan, Finlandian, Frantzian, Espainian, Italian, Islandian, Alemanian eta beste hainbat tokitan. Gutzi batzuk aipatzearren: Labor Sonor, Blurred Edges, Personal-Collective, Quiet Cue, Mengi, Altes Finanzamt, Dzialdov Gallery, Studio 8, Suomesta Galleria, Friv Move Zamek, In Sonora, Musica Ex-Machina, Azkuna Zentroa, Zarata Fest, IBA eta ¡Escucha! kontzertu sortak, Skolska 28, Myymälä 2, Dom Umeni, Maticni Dum, Data, Le Caméléon, Jazar, Undermount, Arteleku…

Bakarrik zein beste artista batzuekin batera egiten du lan; adibidez, proiektu iraunkorrak ditu Rishin Singh, Ilia Belorukov eta Andrew Fedorovitch musikariekin, eta elkarlanean aritu da beste askorekin: Seijiro Murayama, Birgit Ulher, Antoine Beuger, Lo Wie, Stefan Thut, Manfred Werder, Alex Brück, Aimée Theriot, Santiago Astaburuaga, Daichi Yoshikawa, Xavier López, Gunnar Lettow, Felipe Araya, Piotr Tkacz, Patryk Lichota, Konrad Chyl, Hubert Wińczyk, Lauri Hyvärinen, Jukka Kääriainen, Jone Takamäki, Alexander Markvart, Shu Lea Cheang, Sofía Balbontín, Dominique Starck, Marianela León, Roland Spieth, Przemyslaw Kamiński, Agnieszka Kryst, Katarzyna Górczynska, Marta Romaszkan, Lorea Oar-Arteta…

Zuzenean jo du bai bere errepertorioa, bai beste konpositore batzuena: Bill Dietz, James Tenney, Lo Wie, Michael Pisaro, Antoine Beuger, Manfred Werder, Stefan Thut, Ferran Fages… Ganbera musikako ensemble batzuek ere jo dituzte bere piezak (maDam-ek, esaterako), eta solistek ere bai (Lo Wie, Clara de Asís…). Espainia, Errusia, Suedia eta Finlandiako disko etxeetan argitaratu ditu bere grabazioak. Horrez gain, Bilbon ospatu zen musika esperimentaleko Makalakak festibala zuzendu zuen, eta Nueni Recs disko etxeko arduraduna da.