HORNBACK_01

“Decisive Moments

Argazkilaritzaren mundu profesionala miatzen

Decisive Moments Munduko argazkilari onenek beren sekretuak argitatratzen duten CONTACTOS izeneko dokumentalen emanaldian oinarritzen den eta argazkilaritzaren berezko ikuspuntuaren kontzeptua miatzen duen, Bilbao Arte Fundazioko tailer bat da.

SARRERA

Argazkilari arrakastatsuaren definizioa kontzeptu sinple baten inguruan aurkitzen dugu: Argazkilari on bat, irudi onak ateratzen dituen profesionala da. Baina argazki onak ateratzea ez da nahikoa argazkilari handi bat izateko.

Zer da argazkilari on bat -talentuduna, teknika ona duena eta begi ona duena- eta soilik ezaguna den beste argazkilari baten arteko ezberdinatasuna?

CONTACTOS saileko sei emanaldietan, egile handiak baino ez ditugu ikusiko. Argazkilaritzan egindako lanaren ondorioz argazkilari on, profeional eta trebea baino askoz gehiago izatera heldu diren argazkilariak.

Argazkilaritzan hasiberriak direnentzako, autore hauek estilo pertsonal eta ezagut erraza izateagatik nabarmentzen dira: Henri Cartier-Bresson, Helmut Newton, Nan Goldin, Sophie Calle, Duane Michals, Sarah Moon, Nobuyoski Araki,Thomas Ruff, Martin Parr, Wolfgang Tillmans…

Beste argazkilari askok hauen antzeko lanak egiten saiatzen dira, baina inoiz ez dute gainditzea lortu. Arrazoia erreza da: ezinezkoa da bere estiloan onena denaren gainetik gelditzea.

 

Decisive Moments” tailerrean ikuspuntu pertsonalaren kontzeptuan sakondu nahi dugu, argazkilari handi horien ikuspuntua aztertu eta hauteman beraien unibertso pertsonala nola gauzatu duten.

Era berean, tailerreko helburua da parte-hartzaile bakoitzari bere argazkilaritza ikuspuntuan sartzea eta hori garatzeko modua aztertzea.

HORNBACK_03

TAILERRAREN EGITURA

Lehenengo eskolan, David Hornback irakasleak, bere lana aurkeztuko du eta bere lehenengo pausuak, esperiantzia eta eraginak azalduko ditu eta hauek guztiak nola egituratu duten bere ikuspuntu pertsonala.

Hurrego sei eskolak CONTACTOS saileko emanaldiei jarraiki egingo dira egun bat geroago goizeko 11etan. Sei saio hauetan zehar aurreko arratsaldeak aurkeztutako lanetan sakonduko da.

Partaideak beraien proiektuak erantsiko dituzte, baita beren esperientziak eta galderak, eta bakoitzaren ikuspuntu pertsonala eta erabilera praktikoa aztertuko da.

IRAKASLE ARGAZKILARIA

David Hornback (Los Angeles, 1962) 1990eko Pulitzer-a irabazi zuen, San Jose Mercury News-ko bere erredakzioko lankidearekin batera, San Francisco-ko lurrikararen inguruko “Loma Prieta” izeneko erreportaiagatik.

Erreportari grafiko gisa hainbat hedabide grafikoentzat egin du lan; besteak beste, National Geographic, GEO, Time, New York Times eta Newsweek. Bere lana dela eta lau kontinentetan zehar ibili da hainbat gertakizun garrantzitsuren berri emanez, horien artean, Berlineko murruaren erorketa, 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsala, Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioa eta Normandiako lehorreratzearen urteurrena.

Argazkilari independiente bezala lan egin izan du Berlineko (Alemania) hainbat argitalpenetarako: Stern, Tagesspiegel, Die Taz, Wochenpost, baita Berlineko Senatuarentzat ere.

Duela 15 urte Berlin eta BIlbo artean bizi da.

Ikastaroaren xehetasunak:

Iraupena: 7 egun
         Irakaslea: David Hornback

Matrikula: 40 €  (Ikasle eta langabetuak 50%)

Tailer teorikoak zazpi saio izango ditu goieko 11:00etatik 12:30etara

Aurreikusitako ordutegia: 19:00etatik 20:30etara sei emanaldi

(Emanaldiek doaneko sarrera dute interesatu guztientzat edukiera bvete arte) 50 pertsona gehienez.

Astelehena, otsaialak 18;

11:00 – 12:30 David Hornback-ek bere lana aurkeztuko du.

19:00 – 20:30 CONTACTOS saileko lehenego emanaldia (Henri Cartier-Bresson · William Klein · Raymond Depardon · Mario Giacomelli · Josef Koudelka · Robert Doisneau)

Asteartea, otsailak 19;

11:00 – 12:30 CONTACTOS saileko lehenengo emanaldiaren inguruko tailerra.

19:00h – 20:30h CONTACTOS saileko bigarren emanaldia (Édouard Boubat · Elliott Erwitt · Marc Riboud · Leonard Freed · Helmut Newton · Don McCullin)

Asteazkena, otsailak 20;

11:00 – 12:30 CONTACTOS saileko bigarren emanaldiaren inguruko tailerra.

19:00h – 20:30h CONTACTOS saileko hirugarren emanaldia (Sophie Calle · Nan Goldin · Duane Michals · Sarah Moon · Noubyoshi Araki · Hiroshi Sugimoto)

Astelehena, otsailak 25;

11:00 – 12:30 CONTACTOS saileko hirugarren emanaldiaren inguruko tailerra.

19:00h – 20:30h CONTACTOS saileko laugarren emanaldia (Andreas Gursky · Thomas Ruff · Jeff Wall · Lewis Baltz · Jean-Marc Bustamante)

Asteartea, otsailak 26;

11:00 – 12:30 CONTACTOS saileko laugarren emanaldiaren inguruko tailerra.

19:00 – 20:30 CONTACTOS saileko bistgarren emanaldia (John Baldessari · Bernd & Hilla Becher · Christian Boltanski · Alain Fleischer · John Hilliard)

Asteazkena, otsailak 27;

11:00 – 12:30 CONTACTOS saileko bostgarren emanadiaren inguruko emanaldia.

19:00 – 20:30 CONTACTOS saileko seigarren emanaldia (Roni Horn · Martin Parr · Georges Rousse · Thomas Struth · Wolfgang Tillmans )

Osteguna, otsailak 28;

11:00 – 12:30 CONTACTOS saileko seigarren emanaldiaren inguruko tailerra.

 

Izena emate eta baldintzak:

Curriculum Vitae aurkeztu eta matrikula ordaindu.

Interesatuak Bilbao Arte Fundazioarekin kontaktuan jarri: 944 155 097

Izena emateko epea zabalik otsailak 14 arte.

HORNBACK_02