‘El boceto como pieza final’ maiatzak 3 Galería Garabat-ekin BilbaoArten, Noemi Villamuzak emango duen tailer bat da.

Zirriborroa arte gabeko leku bat da, inoiz ez duelako horretako asmorik izan. Bere mekanikarako zentzua eta bere xumetasuna motor poetiko baten bihurtzen dute.

Tailerrean gidoi erraz batetik abiatuz, apunte bestuario bat sortuko dugu. Zer nolako arintasunarekin mugitzen da arkatza orri zurian zehar konpomisorik ez dagoenean… eta zer nolako askatasuna duten lerroak bilatzen dugun ideiak bere forma topatzen badu, dio Villamuzak.

Eraman behar dituzun materialak: Arkatzak, boligrafoak, pintzelak, lumak (Ideien bozetoak egiteko normalean erabiltzen dituzuen elementuak) eta orri solteak, kuadernoak, libretak…

Noiz:  maiatzak 3, 16:00etatik 20:00etara

Non: BilbaoArte (Urazurrutia, 32. Bilbo)

Matrikula: 35 euro (Garabat: 94 479 23 84). Plaza mugatuak

Antolatzaileak: Garabat eta pencil Ilustradores

 

Noemí Villamuza · Palencia (España) / 1971

Lau anai-arrebetatik nagusiena da, marrazteko eta ikasketetan despistatzeko zaletasuna zuen txikitatik.

Salamancako Unibertsitatean lizentziatu zen Arte Ederretan, bertan marrazkiari zentzu profesionala aurkitu zion: Ilustrazioa. bere lehen ipuina, “Osacar y el león de correos”, 1998an argitaratu zuen Anayak eta 1999an Haur Literaturako Sari Nazionala jaso zuen.

Bartzelonara bizitzera joan zen 1998an eta gaur egun bertan bizi da oraindik. Momentu horretan bere benetako ibilbide profesionala egiten hasi zen. Gaur egun gazte eta haur literaturako hogeita haman liburu baino gehiago argitaratu ditu.

2000. urtean ilustrazioa eta irakaskuntza batera lantzen hasi zen, lehenengo BAU Diseinu goi-Eskolan ilustrazio esperimentaleko irakasle bezela eta, duela zazpi urte, Massana Eskolan ilustrazio editorialeko postgrado bat ematen.

2002an Kókinosek argitaratutako “De verdad que no podía” lanagatik Ilustrazioko Sari Nazionaleko finalista izan zen. Lau urte beranduago Ray Bradbury-ren testu eder bat ilustratu zuen, Kókinos-ekin berriz ere, “Encender la noche”.

Bere lan preziatu eta azpimarragarriena Mediavacarekin argitaratutako “Libro de nanas” liburua da, lan honekin hizkuntza grafiko berri batean sartu zen eta bere zuri beltzeko diskurtsoa heldutu zuen.

Norabide honetan, nagusientzako ilustratutako liburu enenaren Junceda saria jaso zuen “El festín de Babette” (Nørdica Libros) (2007), eta Madrilgo liburugileek ematen duten hobeen editatutako liburuaren asrian finalista izna zen “Abcdario” (Nørdica Libros) (2010) ere nabarmentzen dira.

haurrentzako liburuen erakusde espainolak (OEPLI) eta Kultura ministeritzak, 2010ean, berak egindago proposamena saritu eta erabili zuen Haurrentzako liburuaren Nazioarteko Eguna zabaltzeko.

 

 

Antolatzailea: