Maiatzeko ostegun guztietan 19:00etan, Arthousecineman izango den zikloa.

 

 

“Distopia” hitza RAEn agertzen ez den arren, bere presentziak XX. eta XXI. mendeko testu artistiko txukun edo iradokitzaileetariko batzuei zentzua eman die. Distopiatzat hartzen dugu utopiaren kontrako ikuspegia, ez bere esanahi etimologikoan, hau da, existitzen ez den leku bat bezala, baizik eta etorkizun hobea ikuskatzera bultzatzen duen doktrina itxaropentsu eta baikorra bezala ulertzen dugu.
Batzuetan, gizakiaren fantasiak, apokalipsiaren itzala somatzeko aukera ematen digu, eta horren aurrean requiem bateko tinbal imaginarioak ere entzun ditzazkegu. Ziklo honek gaur egungo bost zinemagile suntsitzaile eta zorrotzenetarikoak biltzen ditu.  Andrei Tarvkovski, Alexander Sokurov,  Béla Tarr, Lars von Trier eta Andrei Zvyagintsev ziklo batean batzeak, luxu bitxi bat da, eta izanaren barrean bidaia latz eta ahaztezin bat egitera behartzen gaituzte.
Emaitzak ez du erantzuten Hollywoodeko “azken egunak” eta bere zine katastrofistaren erakusketa bat egitearen beharrari, baizik eta etsipenaren eta existentziaren bukaeraren bazterretan sartzearen beharrari; bai Fausto eta bere desbruzko itunari buruzko hausnarketa bat bezala agertzen bada, bai “Melancolia” izeneko planeta baten etorrerarekin erakusten bada, bai egon behar zen momentuan egon ez zen aita baten itzulerarekin edierazten bada, baita zinemagintzako ameslari handi baten testamentu sakrifiziala eta Nietzcheren malkoen oroitzapena eta bere amaierako isiltasunarekin adierazten bada ere.
Distopiaren berezkoa eguzki-sarreraren deia eta ezbeharraren nagusitasuna baldin bada, bere hausnarketaren berezkoa, oinarrizkoa denaren balioa bultzatu eta berehalakotasunaren erlatibizazioa azpimarratzea litzateke.

 

2013.05.02

EL REGRESO. Andrei Zvyagintsev.

2013.05.09

EL CABALLO DE TURÍN. Béla Tarr y Ágnes Hranitzky.

2013.05.16

MELANCOLÍA. Lars Von Trier

2013.05.23

FAUSTO. Alexandr Sokurov

2013.05.30

SACRIFICIO. Andrey Tarkovsky