BilbaoArte Fundazioa ekoizpen artistikorako topagune bat da. Urtero, hogeitik gorako zerrenda osatzen duten artista plastikoek Bilbao Arte zentroan topatzen dute asmatu duten proposapen artistikoa garatzeko eta burutzeko tokia. Sortzaile horiek modu bizian aritu ohi dira gure zentroan, eta nortasun berezia ematen diote euren jarduerari. Eta sortzaile horiek dira hain zuzen, BilbaoArte 2011ko urtean zehar izan denaren protagonismoaren ardatz, orain eta hemen.
Ibone Bengoetxea
Bilboko Udaleko
Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia