Subjetuaren presentziatik bestearen harremanarekiko osatutako egoitza, betetzen duten espazio eta denboran loturik. Denbora ezarpena, bere aztarna uzten duena, aldaketa adierazi eta prozesua bermatuz. Bizi berri dugun hori, banatu duguna eta eragin gaituena partekatu. Hemen eta orain egon gure artean.
PROPOSAMENA
Artista egoiliarren arteko elkarrekintza erakusketa testuinguru jakin batean 14 orduko iraupena duen parte-hartze baterako. Artista edo talde bakoitzak ordubete izango du denbora guztian ikusleari zabalik egongo den espazioan esku hartzeko. Prozesu guztia ikusgai izango da.
TOKIA ETA ORDUA
Beirazko patioa, BilbaoArte
Parte-hartzeak ekainak 27 eta 28an izango dira, 11:00tatik 14:00etara eta 16:00tatik 20:00tarako ordutegiarekin. Esku hartutako espazioa 29an eta 30ean ere bisitatu ahal izango da, ordutegi berdinean.
27/06/16 | |
11:00 | María León + Kiwon Hong
Santiago Fernández-Mosteyrín + Kiwon Hong |
12:00 | Cristian Alberto Villavicencio |
13:00 | David Cantarero |
16:00 | Izaro Ieregi |
17:00 | Julià Panadès |
18:00 | Tamara Arroyo |
19:00 | Sara Munguía |
28/06/16 | |
11:00 | Imanol Zubiauz |
12:00 | Itziar Cantero + Naroa Gallego |
13:00 | Khairi Jemli |
16:00 | Pablo Capitán |
17:00 | Urtzi Ibargüen |
18:00 | Tania Blanco |
HELBURUAK
Komunikazioa, ikusgaitasuna eta artista egoiliarrak eta euren inguruaren arteko jokoa, bakoitzaren produkzioan oinarritutako elkarbizitza baino haratago. Erakusketa espazioaren okupatzea segidako talde produkzio moduan. Ekoizpen prozesu, komisariaketa, muntaia eta erakusketaren bateratzea.
SAIOAREN METODOLOGIA
Artista bakoitzak espazioa bere pieza, instalazio, performance edo esku hartzearekin beteko du. Artistak proiektuaren inguruan hitzegiteko eta jarduteko libre izango dira, piezak espazioan aurkitu dutenaren baitan ipintzeko ala ez…espazioak parte-hartzaile guztien aztarna izan arte. Artistek aurretik egin diren parte-hartzeen elementuen gain esku hartu edo hauek mugitu ahal izango dituzte, elkarri eraginez. Parte-hartze ordena aleatorioa izango da.
INORIZANERISEN PROIEKTUA.