
2017an zehar egoile izandako Ines Garcia, Manuel Blazquez, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Ion Macareno, Beatriz Sanchez, Maria Benito Piriz eta Uxue Lopez Iruretagoyena artistek BilbaoArteko lantegietan ekoiztuko diren bakarkako erakusketak izango dituzte 2018ko otsaila eta azaroa bitartean. Urte honetako aukeraketan bereizgarri diren diziplinak eskultura, esperimentazioa eta digitala eta analogikoaren arteko kontrajarrerak dira.
Ibiltari baten barruko mundua egingo du ikusgarri negu-paisaiaren irudien bidez “Winterreise”-n Ines Garciak, Franz Schubert austriar konpositorearen lan homonimoan oinarrituz. Manuel Blazquezek papera landuko du zenbaki sekuentziak bere lanaren diseinuan bihurtuz “Abundante Amigable Compuesto”-rekin. Elementu estrukturaletatik irudiak sortzeko ahalmenari buruz hausnartuko du “Hebra”-n Zuhar Iruretagoiena Labeagak, hauek behar formalagatik bakarrik ekoizten badira ere. 3D animazioaren bidez eskulturaren auzia sormen birtualaren mailara eramaten du “Displacement”-en Ion Macarenok. Bere sormen esperimentalen bilduma zabalduko du Beatriz Sanchezek prozedura analogikoekin landutako “Betadine Su Bata” erakusketan, modu digitalaren nagusitzearen kontra azalduz. Idatzi, hitz egin, abestu eta errezitatzearen arteko mugak eta elkarguneak bilatuko ditu “Entre cantar y hablar”-ekin Maria Benito Pirizek. Eta, azkenik, diseinu esperimentala protagonista izango duen “Muda” proiektu transdiziplinarra aurkeztuko du Uxue Lopez Iruretagoyenak.