“Ver en los árboles”

Apirilaren 15tetik maiatzaren 7ra arte.

APRILAREN 15EAN

19:00 ETAN:  HITZALDIA

20:00ETAN:  INAUGURAZIOA

Basoaren begietan ikusi tituluak ez dio Maria Zambranoren Claros del bosque liburuari aipamenik egiten, ezta Martin Heideggerren Lichtung lanari ere, ikuspegi zabal bati baizik. Nire memoriaren barne-baitako irudimenezko paisaian eraikitako ikuspegi zabalari hain zuzen.

Esango dut: nire paisaiak ez dira lurralde fisiko baten deskribapenak.

Hala dira neurri batean, noski, ezagut daitezkeen osagaiak biltzen direlako haietan: gaztelu jakin bat, zuhaitz mota jakin bat, maitagarriaren eta dantzariaren oinetako itxurako zerbait. Buruan dagoen lurralde bateko deskribapen dira, eta han barruan, basoan alegia, ematen den emozioari, aztarnari eta oroimenari dagokio; han nire memorian. Baina irudi hauen jomuga arimaren egoera adieraztea da.

Nire koadroek deskribatzen edo erakusten duten lurraldea edota nire pintzeletan edo nire pintzelen bidez, margo-oihalaren inguruan jartzen ditudan nire gorputzaren eta nire besoen bidez jaioa den lurraldea lurralde pertsonala da. Nik neuk ezagutu ere egiten ez dudana, agertu edo adierazten zaidan arte. Nik neuk deskribatu ere egin ezin dezakedana, geografia fisiko bat ez delako, unibertso bat baizik. Sentitzen dudan muga bat da, eta nire pigmentuen zein pintzelen bitartez argitzen ahalegintzen naiz. Bere erreferentziak ere badituen lurralde bat da, hala nola, Poussinetik hasi eta Watteauraino, Brueghelekin segi eta Lüpertzeraino. Begiradaren haraindiko paisaia da. Nire bihotzaren gainean dabilen emozioa.

CAROLINA ANDRADA

DESCARGAR AQUÍ CATÁLOGO DE LA OBRA EN PDF