2018ko irailaren 21ean, 19:30ean, 2017an bekaduna izandako Maria Benito Píriz-en «Entre cantar y hablar» bakarkako erakusketa berria inauguratuko du BilbaoArtek. Aldi honetan, idaztea, hitz-egitea, abestea eta errezitatzearen artean dauden mugak eta elkarguneak bilatuko ditu.

BilbaoArten garatutako Sprechgesang izeneko proiektuan dauka oinarria «Entre cantar y hablar» erakusketa. Hitz honek abestu eta hitz-egitearen artean aurkitzen den teknika bokal bati igortzen dion termino musikala da.

Erakusketa irailaren 21etik urriaren 19ra arte egongo da irekita zentroaren Erakusketa Aretoan, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 10:30etara.

Hitz egiteko eta idazteko momentuaren arteko mugak aztertzen dira.

Hitzaren musikaltasuna eta poesiarako forma berriak bilatzen dira.

Hitzarentzat forma fisiko bat behar da.

Negarra elementu plastiko moduan. Abesti ala olerki-testu baten buruz ikasitako interpretazioa. Buruz ikasitako ahozkotasuna, behartutako negarra. Itxurako kexua. Antzerki-forma emandako hitza.

Arrakasta eta porrota, arrakastatsua eta porrot egin duena. Orduan eta gorago egon, orduan eta handiagoa izango da erorikoa.

Nere testuen antzezpena. Ahozko olerki testu batetik abiatuta lurrean sortutako estrukturak. Lurraren eraldaketa errezi taldi espazio moduan erabili ahal izateko, ibilera ala egotearen gainetik dagoen altueran sortutako azalera. Azalera baten altuera ezberdinak aztertzen dira hau agertoki, idulki ala podium batean bilakatzeko. Altuera egoa bezala hartuta, testu bakoitzak bere egoera emozionalarekin bat datorren lurrarekiko distantzia bat behar du. Harrokeria, gailentasuna eta antustea edo apaltasuna eta segurtasun eza.

Egoa neurri unitate bezala. Errezitatutako olerki-testuak aldarrikatzen dituen altuera, ibilbide, gogoeta eta errespetu maila ezberdinak: intonazioa, erritmoa, metrika, estruktura eta luzapena dira kontutan hartzeko balioak.

Maria Benito Píriz (1992), Arte Ederretan lizentziatua eta Ikerketa eta Sorkuntza masterra burutu du EHUan. Eskultura, bideoa, soinua ala idazkeraren moduko diziplinekin lan egiten du. Bizkaiko Foru Aldundiaren sormen beka jaso du (2018) eta BilbaoArteko egoitza beka jaso du (2017).

Bilboko Guggenheim Museoa, Noaingo Zentro Kulturala, Ertibil, Okela AMP, BilbaoArte Fundazioa eta Muestra de Arte joven Errioxan erakutsi da bere lana. Mariak testuan eta olerkian, eta hauek nola bihurtu daitekeen beste zerbait batean, ardazten du bere lana.

«Entre cantar y hablar» Exposición de María Benito Píriz