EQUILIBRIO INESTABLE

  Miriam Isasi-ren erakusketa bat

IMASGEN-EQUILIBRIO INESTABLE

 

Miriam Isasik, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaturik, Pinturaren Teoria eta Praktikaren doktoretza egin zuen. Jaso dituen azkenenengo sariak hauexek izan dira: 1.go ikus-entzunezko saria Ikas-Art lehiaketan, 2011an, Bilboko Nazioarteko Arte Unibertsitarioaren Jaialdian; 2. saria Ertibil-Bizkaiako Ikus Arteetako Deialdian, 2011an; eta 3. Bideodromoa Bilboko Zinema eta Nazioarteko Bideo Esperimental Jaialdian. Bere lanak ikusgai jarri ditu Burgoseko “Espacio Tangente de la Sala Negra” izenekoan, 2008an; Bilboko MA Studio Beijing 2010ean  eta Madrilgo Menosuno Espazioan, beste askoren artean.