ESTACIONES erakusketa, Colección BilbaoArte
bilduma Santanderreko Palacete del Embarcaderon
Bilbo eta Santander ondoko eta lagunak diren bi hiri dira, hauen udaletxeek proiektu komunetan lan egiteko apostua egiten dute, kultura eta komunikazioaren bitartez hiritarren mugimendua bualtzatzeko bi norabideetan, eta sektore pribatuan bakoitzak bere langileentzako aukerak sortuko duten zubiak eraikitzen laguntzeko.
Horregatik, bi hiriek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute “SANTANDER-BILBAO, TAN CERCA” izenburuarekin. Bertako edukia 2013ko apirilean Santanderren garatuko da jarduera kultural ugari izango duen asmo handiko egitarau batean eta 2014an jarraitutasuna izango du Bilbon.
Egitarau honen ekintza nagusietako bat “ESTACIONES” erakusketa izango da Santanderreko Palacete del Embarcaderon.
Lagin talde honek azken hamabi urtetan, Bilboko udaletxearen barruan dagoen ekoizpen eta dinamizazio zentrua den Bilbao Arte Fundazioan garatu diren artista batzuen sormen lanak batzen ditu.
Bilbao Arte Fundazioak artista gazteei behar duten baliabideak (Espazioak, tailerrak, formakuntza…) uzten die, beraien proposamen artistikoak baldintza onenetan gauzatu ahal izateko.
“ESTACIONES” erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoko ekintza museistikoen zuzendaria den Petra Joobs-ek gidatuta, historian zehar Bilbao Arte Fundazioak izan dituen berrehun artisten artean, hamasei artisten lanen testigantza eskaintzen du.
Fundación Santander Creativak, Santanderreko Portuko Aguntariek eta Bilbao Arte Fundazioak berak antolatuta, erakusketa honek “Palacete del Embarcadero” Santander eta Bilbo arteko lankidetza kultural honen eszenatoki bihurtu du.
Kasu honetan, lan artistikoak ESTACIONES izeneko erakusketaren barruan kokatzen dira, erakusketa hau bilbon sortu ziren lan, obra eta proposamenek osatzen dute.
Estaciones-eko eduki artistikoa ikertzean, Petra Joos-en irakurketa pertsonalaren aurrean gaude, arte munduan ezohiko iragarmena duen pertsona da.
Berak hamasei lanetako ibilbidearen gainean eta ondorioz, lan horien hamasei artisten gainean lotura zehatz bat egin du. Horrela iraganean egindako obrak orainan elkartzen dira eta horrek konpromiso artistikoaren gaineko hausnarketak egiteko aukera ematen du.
Autorea eta obraren arteko interazioa eta baita ekintza eta pentsamenduaren artekoa ere, “preformatiboa den subjetibitatea”, “fikzioaren eraikuntza” eta “identitate eremuak” bezalako gaien inguruko elkarrizketak sortuz.
Gonbidapen bat
Ibone Bengoetxea
Azken hamabi urte hauetan zehar, berrehun artista baingo gehiago hartu dute parte BBKrekin lankidetzan, Bilbao Arte Fundazioak sustatzen duen beken programan. Beka izan duten duten pertsonek, arrasto ugari utzi dute, eta horietatik sortu da Fundazioaren lan artistikoa. lan guzti horiek gertatu direla jasota gelditzeko, Estaciones izenburua duen erakusketa sortu da.
Oso bilduma bereziaz ari gara, izan ere, bilduna hau Bilbao Arten sortu ziren lan, obra eta proposamenek osatzen dute. Hemen asmatu ziren eta hemen gauzatu. Hemen lortu zuten nortasuna eta hemen jarraitzen dute bekatutako pertsonen sormen prozesuaren erreferentzia gisa. Pertsona horiek urteetan zehar Bilbao Arteri zentzua eman die, Bilbao Arte sentitu eta Bilbao Arteko historiaren parte bihurtu dira.
Lan hauek guretzako balio bikoitza dute, izan ere, lanek bere horretan balioa dute, eta hauek dira beren artistek Bilbao Arten zer nolako ibilbidea egin duten kontatu beahr dutenak. Beraz, nolabait, gure historia bertan dago idatzita.
Erakusketa bat baino gehiago da, beraz. Ez da soilik obra bakoitzak bere barnean duen esanahia erakustea, baizik eta obra eta autoreen arteko eta ekintza eta pentsamenduaren arteko interakzio bat.
Inaugurazioa
Eguna: apirilak 15
Lekua: Palacete del embarcadero (Santander)
Ordua: 19:30
Informazio gehiago:
http://www.fundacionsantandercreativa.com/web/
Con la colaboración de: