2017ko ekainaren 29tik 30era Diego Aldasoro argazkilariaren «UDAKO ARRATS ETERNALA» argazki erakusketa iheskorra izango dugu BilbaoArteko Kristalezko Patioan, izen berdineko liburu-objektua  EDO! Argitaletxea-rekin argitaratu duelarik. Ekainaren 29an, 19:00etan, honen inaugurazioa izango dugu; klausura berriz, ekainaren 30ean, 20:00etan, ospatuko da.

BilbaoArten aurten bekaduna den Aldasorok interesa duen inor gonbidatzen du honen muntaian parte hartzera, ekainaren 29an 12:00etatik aurrera. Era berean, hurrengo eguneko klausuran, inpresioak elkarbanatzera animatzen zaituzte.

«UDAKO ARRATS ETERNALA»