Erakusketa
Habitar las rosas
y otras cosas
Anaïs Boudot
+
Borja Gómez
~
Ekainaren 7tik uztailaren 5era
Urazurrutia Aretoa
Inaugurazioa: ekainak 7, 19:30ean
~
2019ko ekainaren 7an, 19:30ean, Anaïs Boudot eta Borja Gómez 2018an artista bekadunen «Habitar las rosas y otras cosas» erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek.
Erakusketa Urazurrutia Aretoan egongo da ikusgai 17:30 -20:30 ordutegian ekainaren 10etik uztailaren 5era, doako sarrerarekin.
Anaïs Boudot (Metz, 1984). Arte Ederrak ikasten ditu Metzen. Argazkilaritza Arlesgo École Nationale Supérieure de la Photographien eta Le Fresnoy-Studion Argazkilaritza, bideoa eta teknologia berriak. 2016. urtean Madrilgo l’Academie de Franceren parte izateko hautatua izan zen eta Casa Velázquezen (ikertzaile eta sortzaile frantsesen hispaniar ikasketak) Santa Teresa de Jesúsen pausoak jarraitzen zituen proiektu mistiko bat garatzen du Gaztelako paisaia eta herrietatik. BilbaoArte bekaduna, 2016tik Parisko Binome galeriak ordezkatzen da.
Borja Gómez Diez (Sestao, 1993) Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Gradu Amaierako Sari Berezia jaso zuen 2015ean. 2017an Pintura Masterra bukatu zuen unibertsitate berean eta La Cour des Arts egoitza programan parte hartu zuen, Saint-Rémy-de-Provencen. Bere lana bakarka erakutsi du Gernikako Elai-Alai aretoan “DU-DA” erakusketan (2017). Talde erakusketa aipagarrienen artean aurkitzen dira: “Iritziak” eta “Saiaketak” Xabier Sáenz de Gorbearen komisariotzaz, Sanz Enea Kultur Etxean (Zarautz, 2014) eta Windsor Kulturgintzan (Bilbao, 2014); eta “Oculta oculta dulce dulce ríe” Naratan (Bilbao, 2018).

Borja Gómezek begia eta eskuaren muturrean lantzen ditu bere pintura eta marrazkiak. Kolorea, keinua eta pinturaren materialtasunaren bitartez bere margolanak osatzen duten itxurak eta elementuak agertzen dira. Azken urtean zehar egin dituen lan sorta bat ikusiko dugu aldi honetan, denak bere tailerrean sortuak. Artistaren arabera, “introspekziorako lekua dena, non hutsegiteak, topaketak eta maitasuna elkarrekin bizi diren, eta gauza guztiak izan ala ez izateko aukera duten”.
Sestaotarraren lanak barru-barruko eta onirikoak diren munduak iradokitzen dute, margolan hurbil eta introspektiboekin, behaketa lasaia eta kontenplazioazkora gonbidatzen dutenak. Gainera, Eztizen La Cruz artistaren testu poetikoak ditu hauek laguntzeko.
Anaïs Boudotek aurkezten dituen lanak natur argazkilaritza arloan kokatzen dira: itsasoko uhinen aparra, uraren higaduraren aztarna, gainazal arrokatsuak, zuhaitzen azalak… analogikoan eta zuri-beltzen lantzen dituen zenbait elementu dira.
Delikatu eta aldi berean irmoak diren euskarrien gainean errebelatzen ditu bere argazkiak artista frantsesak, arrazionala eta espresiboaren arteko bide-erdian. Honetarako, material naturalak erabiltzen ditu: kristala, zura eta harria. Ikus-entzunezko arloan daukan formazioa eragina dauka bere irudiak nola lantzen dituen eran, zeinetan mugimendu izoztua nabarmentzen da, fotogramak balira bezala.