3 DE JUNIO

20:00 H. INAUGURACIÓN

15 de Junio, 19:00 horas. Conferencia de Andrew Gangoiti: “f-hole”.

El artista Andrew Gangoiti presenta la muestra “f-hole” a partir del día 3 de junio de 2011 en la sala de exposiciones de la Fundación Bilbao Arte Fundazioa.

Andrew Gangoiti desarrolló su proyecto durante el año 2010 como artista residente de la Fundación Bilbao Arte Fundazioa,  dentro del programa anual de becas de producción patrocinado por la Fundación BBK.

La instalación, que podrá ser visitada hasta el próximo 24 de junio, ha sido producida teniendo en cuenta las características arquitectónicas del espacio expositivo, tal y como viene siendo habitual en los trabajos del artista, definidos por Agustín Gómez como “construcciones donde escultura, arquitectura, sonido, público, técnica y tecnología forman parte de un conjunto indisoluble y armónico”.

Andrewren biolina, Agustín Gómez. Universidad de Málaga.

Irudi batek ez du ezer ere ordezkatzen
Louise Lawler

Instalazio erabateko eta handi batean gerta liteke hau: ikuslea, bere baitan murgildua eta distraitua, instalazioan barna paseatzen da arduratsu, behatzen du, urrutiratzen da, hausnarketan ari da, berriz inguratzen da. Bertako giro bereziak kontzentratzen laguntzen dio, bere oroitzapenetan murgiltzen, maila batetik bestera bere gogoetetan igarotzen. Ondo pentsatutako instalazio batek maila guztietan behar baitu funtzionatu: maila axaleneko eta profanotik hasita, mailarik intelektualeraino eta espiritualki goreneraino.
Ilya Kabakov

Michelangelo Buonarrotik sobran geratzen zen harria kentzen zuen barruko irudiak espazioa uki zezan, eta Eduardo Chillidak airez betetzen zuen harriaren barrenaldea. Bi proposamen horien artean obra asko dago, eta baita espazioa erreferentzia-puntu bakar gisa hartzen duen artearen filosofia bat ere. Pintura bera ere, huraxe baita, izan ere, bi dimentsioko arteetan nagusia, eginahalean saiatu da oihala espazioz betetzen eta espazioaren beraren teoria bat osatzen ere. Holandar maisuenganaino edo Velázquezenganaino joatea, horixe da biderik errazena, mintza gaitezen argi eta garbi, arte-bsesio hauei behatzeko.

Beste norabide batean, sortzaile batzuk erabateko obratzat hartu denaren bila ibili izan dira, hau da, arte guztiak forma bakarrean bateratuko dituen huraxe eskuratu nahi izan dute. Zinematografoa iritsi zenean, batzuen batzuek uste izan zuten bidea zabalik zegoela, eskuratua baitzen lotura estu bat mugitzen den irudiaren, hotsaren eta errealitatearen artean. Baina beste hainbat alditan bezala, proposamen berri bat besterik ez zen zinema, forma berri bat zuena, ordu arte ezezaguna zen tresna bat baliatzen zuena. Garrantzitsuena ordea asmoa zen, argazkigintzaren, performancearen, kubismoaren, futurismoaren… sorreran izan zen asmo berbera. Bestelako hausnarketarik gogoan hartu gabe, ekimen hauetan guztietan kimera bati esesteko eginahala dago, utopia dela badakigulako hain zuzen ere.

Itzul gaitezen bere baitan beste obren zatiak dauzkan obraren kontzeptura. Picassok pinturan bere collageak egin ondoren, Man Rayk argazkien gainean margotzen zuen edo negatiboak aldatzen zituen, William Fox Talbot-ek (18001877), bere argazki fotogenikoekin, lehenago egin zuen bide beretik. Argazkigintza errealitatearen zerbitzura zegoen, baina Rayk, beste zenbait artistarekin batera, objektu surrealista bihurtu zuen, eta hori, azken batean, formak eta ideiak bateratzeko beste modu bat besterik ez da.

Ingresen biolina da Man Rayren obra enblematikoenetako bat (Le violon d’lngres, 1924), biluzik dagoen emakume baten argazkia (Kiki de Montparnasse); emakumeak bizkarra ematen dio ikusleari, eta bi irekigune margotzen dizkio bizkarrean (f-hole), biolinek dauzkaten erresonantziazko zuloen parekoak. Forma biribilduetan nabarmentzen da emakumearen gorputzak musika-tresna honekin duen lotura, eta, batez ere, bizkarrean txertatzen den diseinuaren berezitasunean. Man Rayk bere modeloen soslaiak marraztuz lantzen du argazkia, pintura balitz bezala. Horrez gainera, berrinterpretatu egiten du emakumearen gorputza, jolas surrealista bihurtuz, eta asoziazio-kate luze batez betetzen du. Izan ere, Ingresekiko harreman baten mende jartzen du Rayk bere obra, tituluan haren izena jarriz. Ez da hori margolari honen obrara garamatzan elementu bakarra. Emakumeak buruan daukan turbanteak haren beste bi obratara garamatza: Valpinçon-go bainularia (1808) eta Turkiar bainua (1862), zeinean lehen planoan dagoen emakumea harizko musika-tresna bat jotzen ari baita. Argazkilariak margolari vouyeristaren sentsualtasuna gogorarazten du, baina, metafora bisual baten bitartez, gorputza arte-objektu bihurtzen du.
Hirurogeietako hamarkadan, enegarren aldiz planteatu zen artearen iraultza, instalazio deitu zena osatzen hasi zenean. Hiru dimentsioko proposamenak ziren, eta haietan objektu bat edo  batzuk ikusleak korritzen zuen espazio batean kokatzen ziren. Ikuslea obran sarrarazteko, harekin elkarreragiteko modu bat da. Carl Andrek instalazioak osotasunaren kontzeptu jakin bati erantzuten ziola adierazten zuen. Obra, hain zuzen ere, arkitekturarekin, eskulturarekin, pinturarekin, antzerkiarekin eta musikarekin lotzen zen, eta, sarri askotan, baita literaturarekin eta mugimendua duen artearekin ere. Horiexek dira zazpi arte modernoak, ikusmenarekin eta entzumenarekin lotzen direnak; urrundu egiten dira arte klasikoetatik, haiek gehiago oinarritzen baitziren zientzian eta adimen-gaitasunetan (Triviuma: gramatika, erretorika eta dialektika; Quadriviuma: aritmetika, geometria, astronomia eta musika).

Instalazioen bilakaera gauza konplexuegia lerro laburrotan behar den bezala lantzeko, baina ez da alferreko gauza izango gogoraraztea begirada-modu berri bat eraikitzea izan dela instalazioek arteari egin dioten ekarpenik handiena; begirada hori ez da jadanik begiespenean oinarritzen, arte-moduak auzitan jartzean baizik, ikuslea obraren erdian kokatzean, zeina harrezkero obraren nolakotasunaren erakitzaile bihurtu baitzen.

f-hole Andrew Gangoiti (Lakes Entrance, Australia, 1962) azken urtotan lantzen aritu den Elementu akustikoak eskultura-lanetan izeneko proiektuaren parte da. Obra honetan, eskultura eta musika izendatzaile komuna diren arren, espazioaren azterketa analitikoa da elementu egituratzaila. Torqueo, Basauriko Ariz Dorrean 2010. urtean erakusgai jarri zena, obra honen hurbileko aurrekari bat da. Ez da bakarra. Haren aurrekoa izan zen Replication (1995), zeinean kableek espazio hutsak eraikitzen baitzituzten, arkitekto batek espazio bat irudikatzeko marrazten dituenen antzera, baina hemen espazioa beste espazio baten barruan eraikitzen da, hau da, fisikoki ibiltzen delako eta ikusmenarekin korritzen delako existitzen da.

Aretoan dauden elementuak konbinatzeko eta haiekin harremanetan jartzeko joko horixe da aurreneko pausoa, bertaratuak gero estrategiaren parte izan daitezen, post theory proiektuan (1996) ikusi genuen bezala, non altzairuzko zutabe makurtu batek aretoan zegoen hormigoizko beste zutabe batekin elkarreragiten baitzuen. Litekeena eta irudikatua gorpuztu egiten ziren, eta elkarren lehian gertatzen ziren arkitektura-testurei eta presioei zegokienez.
Torqueo aurrerapauso bat izan zen espazioa eskultura-forma proiektatu gisa erabiltzeari dagokionez.  Forma natural eta kultural berrietara igortzen gintuen espiral bat. Hortik ageri ziren Robert Smithson eta Land Art-a, klasizismoaren lerro garbiak eta barrokoaren iruzurra, aritmetika eta bere teorikoak. Stephen Kearneyren musika eranstea bere aurrekoen ondoan izan zuen diferentzia bat izan zen. Espiralaren bihotzera hurbildu ahala desagertuz zihoan musika, isiltasunera heldu arte.
Ondoren, Untitled (Stairwell) (2010) etorri zen, non altzairuzko kable batzuk baitzeuden eskaileraren zulotik zintzilik. Ikusleak musika-tresna bat bailiran uki zitzakeen kableak eta haiek ateratzen zuten soinua aditzen zuen. Aurrekoan ez bezala, oraingo honetan obrak bertikalki korritzen zuen espazioa, eta, ikusleek ukitu behar zutelarik, bizitasuna eskura zezan, hau da, ziurtatua geratzen zen  subjektuaren eta objektuaren arteko harremana.

f-hole da Andrew Gangoitiren azkeneko proposamen eskultoriko-arkitektoniko-musikal-kontzeptuala. Berriz ere altzairuzko kableekin lan egiten du, eta espazioa metafora bihurtzeko ideiarekin. Erdian hiru zutabe dauzkan areto laukizuzen batean, kableak sabaitik erortzen dira, efe forma bat eraikitzeko. Era horretan, post theory obran bezala, arkitektura-formak obraren egiturarekin adosten dira, harik eta beren solasaldi bereziaren parte bihurtzen diren arte. Erakusketa-espazioan sartu baino areago, obra hartan txertatzen da. Ikusleak haren inguruan ibiltzen dira, efe horren barruan sartzen dira eta ikuspegi desberdinetatik bizitzen dute obra.

Forma garbia da, oihartzun asko sortzen dituena. Zuzenena musikaren oihartzuna da, harizko musika-tresna batzuei bakarrik dagokien irudi batena, biolinarena, biolarena edo kontrabaxuarena esate baterako. Hori dela-eta, ikusteko modu unibertsalak agertzen dira, zeinen abiapuntua ezagutza baita. Hauxe da Gangoitiren obraren bertute handienetako bat, formaren desmaterializazioa eta bere identifikazio erabatekoa konbinatzen baititu. Horrez gainera, espazio hau korritu genezakeelarik, gogoratzerakoan ezezaguna eta, korritzeko ez ezik, bisualizatzeko ere ezinezkoa gertatzen den espazio baten barruan kokatzen gara. Ikusmenari sartzen uzten dioten altzairuzko linea garbi horien kontra-kontrakoa. Biolinean irudia falta denarekin sortzen da, hots, negatiboan dago; f-hole honetan, berriz, irudia positiboan dago. Era horretan, eskulturak harreman bat sortzen du ikuslearekin, zeinaren objektuekiko esperientzia fenomenologikoa funtsezkoa baita esanahiarentzat. Hori guztia formen nolakotasunari eta espazioaren fisizitateari buruzko hausnarketa bat baizik ezin da izan; espazio hori, gainera, espazio-denbora da, musikara igortzen gaitu-eta.
Joera horretan berean, Richard Serraren Snake (Sugea, 1994-97) gogoratu behar dugu, zeina Guggenheim Bilbao Museoan baitago, eta Denboraren materia proiektuaren parte baita. Handiak badira ere Serraren obrarekiko aldeak, bada lotura bat. Altzairuaren trinkotasuna arindu egiten da, eta ukitzen denean eta lakartasunari igartzen zaionean bakarrik hartzen du pisua. f-hole proiektuan alderantzizkoa da prozesua. Obra arina da, baina ukitzen denean marduldu egiten da, kableen arteko espazioak optikoki beteko balira bezala, eta, adimenez, barrenalde ilun batean sartuta bageunde bezala. Kasu batean zein bestean, espazioan txertatua dagoelako eta igortzen dituen oihartzunak igortzen dituelako, obra ikuslearentzat birdefinitu egiten da.

f-hole proiektuak entretenimendua -pertzepzio eta parte-hartze gisa ulerturik- eta ezagutza nahasten ditu; ezagutza hemen burutzapen kognitibo gisa hartzen da, begiratuaren gaineko begiratze, edo, nahiago baldin bada, obrak dauzkan kultura-geruza guztiak (berriz) ezagutze gisa. Alderdi hauxe da obra osoan nagusia: estimuluen eta esanahiaren arteko konbinazioa. Bada irudikatze bat ikusten ez, baina aise aurkitzen edo bilatzen dena. Testuingurua ipintzeko gonbidapena da, zeinak, musikaren eskutik, irudikatze hori kontaketa bihurtzen baitu. Inolako engainurik ez dago, eta, pieza guztiak ondo txerta daitezen tituluan, obrarekin harreman zintzoa izatera gonbidatzen gaitu. Musika, alde batetik, eta Man Ray eta bere kultura-herentzia, bestetik, agertzen hasten diren unea da.
Detritusaren eta eskandaluaren artearen aurrez aurre, egileak obra garbia, kutsugabea planteatzen du, zeinean ibil baitaiteke -fisikoki eta metaforikoki-, ezin konta ahala ibilbidetatik.

Donald Judd, Robert Morris, Carl Andre edota Richard Serra artistek, besteak beste, eraiki zituzten minimalismoaren eta ispilu-espazioen tradizioaren ondarea jasotzen du, baina baita antzinako arteena ere. Haren obran, eta ez dugu f-hole bakarrik gogoan, bada eraikuntza bat alderdi zientifikoa gogorarazten duena, edo zehaztasun matematikoa, eta horrek quadrivium-era garamatza, aritmetika eta geometriara, baina baita adimenaren alorrera ere, trivium-era, hau da, gramatikara, erretorikara eta dialektikara. Hauxe da Gangoitiren obraren kimera berezia, ikusten dena baina harantzago doazen irudiekiko espazioak betetzen eta eraikitzen, formak eta ideiak bateratzen dituena. Handik eta hemendik gauzak elkartu eta pilatzeko grinarik gabe, f-hole proiektuak nahitaezkoa dena bateratzen du (horra hor berriz ere zehaztasuna), bere dimentsio guztietan artearen oihartzunak dakarzkigun obra bat eraikitzeko.

Eremu dibertsifikatua, Oihana Cabrera.

Andrew Gangoitiren altzairuzko kableen lehen piezen artean kokatzea, hein batean, hirurogeietako hamarkadako Earthworks haietara joatea da. Land Art-eko artistek jasotako espiritua, beren lanak inguru naturalean bete-betean txertatzetik igarotzen dena, berebat gogorarazten da eskultura hauetan, paisaiaren eta izadi basatiaren agertokiaren ordez beste bat jartzen duten arren, gizatiarragoa eta hertsatuagoa, hau da, arkitekturarena. Zehatzago, egileak esku hartzen duen erakusketa-espazioetako arkitekturarena. Forma geometrikoak marrazten dituzten linea mehen bitartez –Fred Sandback-ek egin zuen modu berean–, aurrean jartzen zaion baina menderatzen ez duen espazio hutsa inbaditzen du. Alegia, begirune sakoneko giro batean egiten ditu bere interbentzioak, arkitektura-espazioarekin eta arkitektura-espazioarentzat, zentzu berezi batez hornituz, zeinarekin haren berrirakurketa bat, berregituratze bat planteatzen baitu. Hala, hutsunea eta gainerako elementu espazialak, beste testuinguru batean sumatu gabe gera zitezkeenak, presentzia eta monumentaltasun handiagoz janzten dira.

Horrez gainera, nolakotasun formalista ere badu obra honek arkitekturarekin duen harremanak. Andrewk eraikinenik seguruenen eraikuntza balitz bezala jasotzen ditu bere eskulturak. Haren zirriborroak marrazki teknikoak dira, neurriz, akotazioz eta eskalez betetako egiazko eraikuntza-planoak; eta haren lan-metodologiak, metodikoa eta guztiz zehatza izanik, arkitekto baten jardunbidea gogorarazten du. Bere lanak sendotasuna darie alde guztietatik eraikin batez bezala.

Inguruarekiko sinbiosia eta mimesia. Horrelaxe itzultzen da artista honen obretan eskulturak eta arkitekturak duten harremana. Biak dira desegiten zaila den multzo baten (elkar) osatzearen protagonista. Ez dakigu non hasten den bat eta non bukatzen den bestea, lausotu egiten dira bien arteko mugak. Horregatik, “eskultura” hitza ez da behar bezain zehatza hibrido artistiko hauentzat. Agian Rosalind Kraussek bere eremu hedatua-rentzat erabiltzen duen terminologia erabil genezake, eta “arkitekturaren” eta “ez-arkitekturaren” arteko lekua betetzen duen “egitura axiomatikoa” geureganatu.

Alabaina, Andrew Gangoitiren landa harantzago hedatzen da, mugei uko eginez. Bilakatzen jarraitzen du. Eta bere azken proiektuarekin jarraitzen du bilakatzen -Elementu akustikoak eskultura-lanetan-, soinua erantsiz bere eskulturetan parte hartzen duten hirugarren elementu gisa. Orain, haren kableek, soinua igortzen duten sentsoreez eta gailu elektronikoz horniturik, berriz kokatzen dira espazioan, korrituak izatera gonbidatzen duten forma berriak marraztuz (espiral bat, korridore bat, f-hole bat). Sentsoreek alarma melodikoen modura jokatzen dute, beren ibilbidean laguntzen dieten elementu arrotzen berri emanez. Ikuslearen irudiaz ari gara, hura baita Gangoitiren eskulturagintza egituratzen duen ardatz nagusia, hura gabe multzoaren osotasunak ez bailuke funtzionatuko. Ikusleak, irudi beregain gisa, bere ezaugarri bereziekin, obrak korritzen ditu eta soinu bakarrak eta beste inork ezin errepikatu dituenak eragiten ditu; eta sentsorerik ez dagoenean, soinua eskuz eragiten zaien musika-hari batzuetatik dator. Estrategia horrek obraren jarrerak ugaltzen ditu, eta ezinezkoa egiten du denotazio bakarra. Jacques Derridak, inolako zalantzarik gabe, bere deseraikuntzaren teoriarekin lotuko lituzke pieza hauek. Eta ez legoke arrazoi faltan. Obra irekia da, interpretazio asko hartzen dituena, ikusleak adina. Obra hauek sorrarazten dituzten irakurketa posibleak mugagabeak izango dira beti, ezingo baita sekula esan irakurketa edo interpretazio batek ematen duela zentzu egokia.

Itzul gaitetzen eremu hedatu horretara, Andrew Gangoitirenera. Eskultura, arkitektura, soinua, ikusleak, teknika eta teknologia multzo ezin bereizizko eta harmoniko baten parte diren eraikuntza hauetan, José Luis Break Ornamento y utopía-n laurogei eta laurogeita hamarretako eskulturarentzat planteatzen zuen kartografia bera ere ez da aski. Haren ideiak, eremu “hedatuago” batenak, “Kraussena baina zabalduagoa oraindik, (…) era horretan haren lekualdaketez kontzientzia hartuko litzateke-eta, ez bakarrik aldaketa formalei dagokienez, baizik eta, orobat eta oroz gain, lekualdaketa formal horien erabilera eta zentzu publikoari dagokienez”, orain, zabalera handiagoa eskatzen du, heredaturiko kategoriak erabat gainditu dituzten instalazio batzuentzat. Hizkera berriak, hizkera esploratu gabeak, bilatzen dituen eremu esperimental bat da Andrewren eremua; polisemia onartzen duen eta gero eta gehiago hedatzen den eredu alternatibo bat. Hura egiaz da, bai, eremu dibertsifikatua.

DESCARGAR AQUÍ CATÁLOGO DE LA OBRA EN PDF