FeaturedLaTaller

Ekainak 29an inaugurazioa

2012 Bilbao arte 3.0

Bilbao arteko grabatu eta serigrafia tailerra
Pilar Valdiviesok komisariatutako erakusketa

Artistak:
Arístide Stornelli
Claudio Lorenzo
David Arteagoitia 
Erramun Landa
Jabier Herrero
Jordi Castells
June Crespo
Laura Bisotti
Mónica Abad
Nuria Batalla
River William (Ibai Labegak eta Guillermo Orjalesek konposaturiko firma)
Zaloa Ipiña

Bilbao Arte-ko Grabatu eta Serigrafia tailerra LA TALLER-en

Bilbao Arte Fundazioak  “2012 Bilbao Arte 3.0” programa jarri du martxan, non Bilboko erakusketa espazio desberdinekin, partehartze hitzarmen bat ezarri da: La Taller tailerra eta galeria, Narata espazioa eta Michel Mejuto galeria, sormen espazio honetan aritzen diren erabiltzaile eta artista bekadunen lan kreatiboen erakusketa eta hedapena sustatzeko.

Ekainak 29tik Uztailaren 29ra, La Taller espazioan, “El Taller de grabado y serigrafía de BilbaoArte en La Taller” izena daraman erakusketa egongo da.

Maite Martinezek, La Taller-eko zuzendaria, egindako gonbidapenari Bilbao Artek emandako erantzuna da erakusketa hau.

La Taller-en ekimen honen helburua, urtero, produkzio eta kreazio grafiko kontenporaneoa lantzen duten zentru desberdinei presentzia ematea da. Konpartitutako espazio kreatibo batean sortzen diren lanak sortarazten duten interes gehigarriaren premisapean egin da proiektu hau.
Erreferentziak, ezagutzak eta ikerketa prozesuak konpartitzen diren espazio kreatiboetan, kolaborazio puntualak, deriba pertsonalek eta pertsonal kualifikatuaren asistentziak, nortasun bereizgarria sortzen dute.
Bilbao Arte Fundazioaren Grabatu eta Serigrafia tailerraren kasua da hau.
Bertan, grafikan espezializaturiko artistak eta artista interdisziplinarioen hainbat lan espezifikoak ikusi ahal izan dira.
Artista hauetariko batzuk, Bilbao Arte Fundazioak BBK-ren laguntzarekin eskaintzen dituen beken programan parte hartu duten artistak dira. Beste batzuk, nahiz eta programan ez egon, tailerraren dinamikan sartu dira ere.

Pilar Valdivieso da erakusketa honen erantzulea, Bilbao Arteko grabatu eta serigrafiako  tailerraren arduraduna.  Exposizio hau, ez da erakusketa erretrorespektibo bat bezala ikusi behar. Baizik eta proposamen eta dialogo askoren eta desberdinen elkarketa bezala, zeinak bere elkarketa puntua expresio grafikoan aurkitzen dute.

Parte hartzen duten artistak, Arístide Stornelli, Claudio Lorenzo, David Arteagoitia, Erramun Landa, Jabier Herrero, Jordi Castells, June Crespo, Laura Bisotti, Mónica Abad, Nuria Batalla,  River William – Ibai Labegak eta Guillermo Orjalesek osatzen duten firma-  eta Zaloa Ipiñak, haien obrekin, plantamendu eta interesen dibertsitate iradokitzailea konfiguratzen dute. Hau, haien obren emaitza plastikoetan ikus daiteke, analizatzeko eta disfrutatzeko unibertso poliedriko bat osatzen dutelarik.

 

LA TALLER
C/ Zumárraga 7, esquina Maestro Icíar
t: +34 946 792 292 info@lataller.com
www.lataller.com

RIVER WILLIAMNURIA BATALLAMONICA ABADLAURA BISOTTIJUNE CRESPOJORDI CASTELLSJABIER HERREROERRAMUN LANDADAVID ARTEAGOITIACLAUDIO LORENZOARISTIDE STORNELLIZALOA IPIÑA

la-pandagiññermo,aintzane-dw-lunaArist+ibai-con-inesabrazo