Del 21 de octubre al 22 de noviembre
Tea party proiekturako ideia herrialde desberdinetako kultura anitzetan gaur arte iraun duen ohitura batetik dator. Te-aren zeremonia edo erritua elkartzeko gune bat da, pertsonak objektu baten inguruan elkar komunikatzeko gunea, kasu honetan katilua edo tetera. Ingurukoekin denbora elkarbanatzea da helburua. Honen guztiaren inguruan iratxoarenn irudia agertzen da. Ipuin japoniarretan izaki hau agertzea normala da eta horrela gertatzen da hainbat mitologietan. Bere izaera bihurria baina bihotz onekoa da. Etxeko zaindaria da, eta horrela azaltzen da katiluan, mahaian, aulkian eta ezpainzapian. Babeslearen irudia beti dago presente.
Mika Murakami Tokioko Joshi Arte Ederren Falkultatean diplomatua da, pinturako espezialitatean. Gainera, Granadako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da. Orain Hirugarren Zikloko Ikasketen Tesi Doktoralean lanean dabil, Granadako Unibertsitateko Eskultura Departamentuan. Sala desberdinetan ikusgai jarri ditu bere lanak, haien artean Marbellako Museo del Grabado Español Contemporáneo-an edo Okinaw-ko Centro Internacional de Grabado Xalubini-n. 2012an hautatua izan zenCacak-eko (Serbia) lehenengo Biennial Internacional de Arte Gráfica-n eta Sassetta-ko (Italia) Simposio de Escultura Contemporánea sobre Marmol Rojo-n.