ROSTROS A RASTROS ERAKUSKETA
Mónica Ortuzar
Datak: Ekainak 21-28
Erakusketa honetan aurkezten diren autorretratuak, paper gaineko oleoen serie batetik ateratakoak dira, bertan pintzelkada bakoitzak jasotzen duen bolumena, forma eta kolorea oso garrantzitsuak dira. Aurtorearen aurpegiak ispiluan ematen duen isladaren marrazki bat da hasieran, bertan “norberaren beste aldean gertatzen dena” antzeman daiteke. Emaitza beraien artean oso ezberdinak diren kuadroak dira, nahiz eta gaia eta pintzatzeko edo errepresentatzeko era hein haindi batean berdinak diren.
Norberaren begirada, bai autorearena baita ikuslearena ere, erabakigarria da lanaren pertzepziorako. Koadro hauetan begiradak eragiten du autokontzientziak bezain beste, poliki poliki eskuratzen dela eta pintatzean edo begiratzean lortzen da.
Bi denbora bereizten dira: tailerrean lan egiten den denbora eta bizitzako denbora, azkenengo hau lantokitik kanpo gertatzen da. Autorretratuen intentzioa beti izan da ispiluko kopia batetik hastea, handitutako autobehaketa batetik lehenengo denboraren barnean, bigarren denboran jasotako pertzepzioa ikusteko. Horregatik garrantzitsuena ez da autoirerarekiko entzekotasun handiagoa edo txikiagoa izatean, baizik eta gure inguruarekiko eta gurekiko pertzepzioa zabaltzeko ahalmena izatea.
Serie honetako lehenengo ahalegina autorearen eta ikusleen arteako kontzidentzia tenporalak kuadroa eraikitzeko balioa izatea da, horrez gain, seguruenik inoiz bukatuko ez den serie bat izango da.