Apirilaren 25etik maiatzaren 16ra

 

Naia del Castillok urpeko emakumeen irudietan oinarritutako argazki eta eskulturak bildu ditu “JARIOAK” erakusketan

 

 

NaiaCastilloExpo

Proiektu honen genesian epikotasunaren idea eremu domestikoaren mugen barruan kuestionatu zen. Baina urte honetan zehar, BilabaoArteren eskutik utzitako espazioetan, emandako esperimentazio lanak, ikerkuntzak eta produkzioaren garapenak hasierako proposamenaren bilakaera suposatu du . Aurkeztutako obrak subjektu garaikidearen eta bere identifikazio prozesuen inguruko galdeketa egiten du.

Lana sortzeko, lehenik eta behin, ur zorrotada baten azpian beren buruaren inguruan biraka dabiltzan hainbat emakumeri argazkiak atera zaizkie. Bigarrenik, argazki hauen aukeraketa bat egin da. Hirugarrenik, argazkiok, folio tamainako orrietan inprimatu dira, honela, obran erabiltzeko behar den materiala lortuz. Laugarrenik, material hori transformatu egin da era digitalean eta/edo eskuzkoan, ebakiz, gainjarriz, moztuz… Eta aznenik, irudi hauen bidez sortutako eraikuntzari argazkiak atera zaizkio, hala, behin betiko obra lortuz.

Emakume irudien barrualdea eta kanpoaldea erakustea da lan honen helburu nagusia, baina nortasun-geruzekin batera, erakusketak bitarteko fotografikoaren ugaltze-ahalmena ere islatzen du.

Erakusketaren barruan, “20 segundo” deritzon lana ere jarri da ikusgai. Lan bitxi hau hormak apaintzeko paperean inprimatutako bideo-sekuentzia bat da, bolumen eta mugimendu sentsazio bikoitza eragiten duena.

Lehendabiziko aldiz, Naia del Castillok Bilbao Arterako propio landu duen “Zakuak” instalazioa erakutsiko du. “Pieza ugari dira, urpean biraka dabiltzan emakumeen gorputzen argazkiak, zaku horien formarekin bat egiten duten airez betetako gorputzak, katibu dauzkan forma horretarik ihes egin nahi balute bezala”, nabarmendu du artistak.

Emakumeak dira artista honen lanaren ardatz. Bere esanetan, “emakumeak artean izan duen irudia karga kultural handikoa da. Autorreferentzia gisa ere interesatzen zait, nire lanak munduarekiko harremanen birplanteamenduak baitira. Nire lanetan emakumea agertzen da, emakumea naizelako eta islatuta sentitzen naizelako”.

 

 

1975ean Bilbon jaioa, Naia del Castillo Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eskultura alorrean eta Arte Ederretako Master bat egin du ohore matrikularekin Londreseko Chelsea College of Art and Design-en. Hainbat erakusketa egin ditu, hala kolektiboak nola indibidualak. Beste askoren artean: “12 artistas en el Prado” El Prado Museoan (2007), “Ofrendas y Posesiones” Madrileko Distrito 4 galerian -Erakusketa hoberenari Saria Off Zinemaldia  PhotoEspaña05-, “Altered perceptions” Hong Kong-eko Ilivetomorrow Gallery-n (2011) edo “Desplazamientos” Mexico DF-ko Casa Galeria-n (2012).