“KATALEPSIS”
Nora Aurrekoetxea
& Laura Ruiz
28/10 – 18/11
Ast-ost 17:30etatik – 20:30etara
Ostirala urriaren 28an 19:30etan, BilbaoArteko 2015eko Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artista egoiliarren “Katalepsis” erakusketaren inaugurazioa izango dugu, azaroaren 18rarte irekita egongo den ekoizpen propioko erakusketa.
Iratxe Urquiza ekilibristak azaroaren 3, 10 eta 17an 19:30etan ordu erdiko hiru interbentzio egingo ditu slackline baten gainean. Bere eskuhartzea inguruan dituen piezekin sortu daitezkeen harreman posibleak aztertzea du helburu.
Katalepsis (Greek: κατάληψις, “grasping”) in Stoic philosophy, meant comprehension.(…)According to this, the mind is constantly being bombarded with impressions (phantasiai). (An impression arising from the mind was called a phantasma.) Some of these impressions are true and some false. Impressions are true when they are truly affirmed, false if they are wrongly affirmed, such as when one believes an oar dipped in the water to be broken because it appears so.
KATALEPSIS izendaturiko erakusketa hau SI VIS PACEM PARA BELLUM proiektuaren hirugarren blokearen parte da. Bertan kontestu gatazkatsuetan sorturiko sinbolo, iruditeri, borroka eta erresistentzia moldeak berkonfiguratzen dira. KATALEPSIS gatazka ezberdinen arteko bidai baten ondorioz eta paradigma berri baten esperoan sortutako fantasmak bilatzean datza.

