2017ko maiatzak 11an, osteguna, 19:30etan 2016an bekaduna izandako Mario Espliego artistaren «Artefactos del encantamiento» erakusketa inauguratuko dugu. Maiatzaren 12tik 31ra, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara irekita egongo da. Sarrera librea.

Artefactos del encantamientok Parisko Nazioaren Plazan kokatua eta itxuraz dekoratiboa den eskultura multzo baten bitartez irakurketa ezberdinak proposatzen ditu. Aukeratutako irudia Georges Gardet eskultoreak egindako krokodilo multzo bat da, hasera batean apaingarriak izateko xedearekin sortuak eta beranduago nagusiki subjetu ideologiko batetara desbideratu zena. Historia hau antzeko arazo eta gertaerak dituzten bestelako adibide batzuk ikertzeko abiapuntu bilakatzen da, apurka-apurka artefaktu txiki, eguneroko elementu edo dekorazio-elementu sumagaitz eta finen edukiera eta edukia azaltzen joango direnak.

 


 

Mario Espliego Arte Ederretan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Complutensean eta Artea eta Sorkuntzako Ikerketa Masterra burutu zuen. Gaur egun Artearen Historia Garaikideko departamentuan doktoradutza tesia amaitzen ari da, non bere ikerketa formatu monumentaletik/-runtz sortzen den indarkeriari lotutako arazoak aztertzen dituen. Ikertzaile moduan MNCARS, La Casa Encendida, Matadero, Madrid edo la Fundación Eugenio Almeidan irakurketak eman ditu. Bere artelanak, orain gutxi, Arnhem Museum (Netherland) ARTIUM (Gasteiz), MACBA (Bartzelona), Ca2m (Mostoles), MEIAC (Badajoz), Casa Velázquez (Madril) edo Tabacaleran (Madril) erakutsiak izan dira.