Inaugurazioa: Azaroaren 8an, 12:30 h.

Erakusketa: Azaroaren 8tik 25ra

Lekua: Bilbao Arteko Art House Cineman

 

ZINETIK: PROIEKZIOAK ETA FOTOGRAMAK (“DE CINE: PROYECCIONES Y FOTOGRAMAS”)

 

 

Zinebi 53 – Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren baitan, Fundación Bilbao Arte Fundazioak aurkezten du, Donostiako ARTEKO galeriaren lankidetzarekin, ZINETIK: proiekzioak eta fotogramak erakusketa, Iván Gómez (Irun, Gipuzkoa, 1984) eta Ibon Mainar (Baiona, Frantzia, 1978) gipuzkoar artista gazteen argazki- eta film-obrarekin.

 

 

Ibon Mainaren lana proiektorea omenduz hasten da, hau da, irudi fantasmagorikoak sortzen zituen eta berak naturaren gainean (leku mitikoen artean mitikoena) proiektatzen duen elementu hura omenduz; modu horretan, asmakizun hori definitzen du berriz, bere sorrera-unearen izaera enigmatikoarekin. Dena dela, naturaren gainean egindako interbentzio hori efimeroa izan zen, Ibonek bakarrik ikusi baitzuen –agerpen magiko edo fantasmagoriko guztiekin gertatzen den bezala-, eta, beraz, argazki-materialaren bidez jaso eta dokumentatzen da –interbentzioaren artxiboa-.

 

 

Iván Gómezek, berriz, aurkitutako film-artxibo baten fotogramak testuingurutik ateratzea hartzen du abiapuntutzat. Fotograma horiek tratatzen ditu, muntaketa- eta collage-metodo tradizionalak erabiliz, eta kolorea lehengoratzen du emultsio kimikoko kolore zuri eta beltzarekin. Gainera, fotogramen gainean egiten den zuzeneko erasoa (zeluloidearen pikorra eta urratuak) eta irudiaren zabalkuntza historia horien pertsonaia bihurtzen dira. Era horretan, zentzu berri bat ematera iristen da, film-irudi bat eta narrazio berri bat itzultzen dizkigun argazki-serie bat aurkeztuz.

 

 

Bi artistak eredu berberaz baliatzen dira argazki-irudia erabiltzeko, jatorriz proiekzio bezala asmatutako obra bat aurkezteko tresna bezala, film-jatorriarekin dagoen tentsioa bideratzeko (proiektorea – fotograma). Era horretan, obra berregituratzen dute eta argazki-irudi bihurtu.

 

Ibon Mainar – outside video-projections

 

 

Iván Gómez– prometer el infinito



Proyecciones de Iván Gómez para BilbaoArte: