BERNIA izenburupean artista-kolektibo baten ikerkuntza-lana aurkezten da. Kolektibo hau
Mario-Paul Fabre, Joan Llobell, Emilio Roselló, Alfonso Sánchez-Luna eta Pilar Viviente artistek
osatzen dute eta Pilar Escanerok koordinatzen du. Tenperazko pinturatik argazki digitaleraino,
oleo-trazuak dituen koadrotik pixeleraino edo adar zein urrezko orriz egindako instalazioraino, artista hauentzat irudi bat skill baten bidez egiten da. Jokabide honek zerikusi handia dauka orri, horma, zoru edo beste edozein objektuaren gainean egindako trazuarekin. Ikerkuntzaren gaia euskarria izan da, elementu formal eta osagilea den aldetik.