2019ko martxoaren 7an, 19:30ean, Marta Pérez Elosua argazkilariaren «No somos iguales» erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek Kristalezko Patioan. Erakustaldiak emakume ezberdinen ehun erretratu bilduko ditu, gizartean dagoen aniztasuna azalduz.

Emakumeek idatzitako testuekin doa argazki bakoitza, eta hauetan dauka arrazoia bildumaren titulua, No somos iguales (Ez gara berdinak). Emakume bakoitzak bizi duen errealitate paraleloak hurbiltzea izan da testu hauen helburua.

Erakusketa martxoaren 8tik 15era ikusi ahal izango da astelehenetik ostiralera, 17:30 – 20:30 ordutegian, BilbaoArteko Kristalezko Patioan. Sarrera dohainik.