ESKULTURA IKASTAROA

ION MACARENOren eskutik

 

Held the Hand og Phantom, batez ere begirada eskultorikotik lan egingo den ikastaro bat da. Izan ere, eskulturak bere mugan lausotzen joan da eta horrela material eta euskarri ezberdinekin elkarrekintza ahalbidetzen du.

SARRERA:

Oso gutxitan gertatzen da (agian inoiz, agian ez da gertatu behar), tailerrean emandako orduetan, momentu magiko hori gauzatzen denean, barnekoa, intimoa den zerbait orotzeko egiazko modu bat topatzen dugunean. Aurretik baztertutako zerbaitetik dator; geruzaz-geruza, hondarrez-hondar, zuzenean egituratu erasoz, egia.

Agian, labankor mantendu behar da, inoiz lortzen ez den osotasun horren desira bezala, sortzeko, borrokatzeko egoera batean jartzen gaituen betiereko atsekabearen sentipena. Zerbait falta zaigu eta itsu-itsuan aurkitzea espero dugu, horrela ez balitz, zertarako gabiltza honetan? Erregai bezala funtzionatzen duen etsipena da. Ez digu moteltzen uzten, gure zatiak etengabe berregiten ditugu, birordenatzen ditugu, forma ematen diegu.

Lixatu, kolatu, bernizatu, zerratu, argiztatu, irauli… estudioan gertatzen diren metaforak dira, gure baitan abstraktua dena, ia guztia izanik, era materialean proiektatzeko beharra da. Bizirauteko sinbolizatzera behartuta ikusten gara, bestela, gure abstrakzioa gogortu eta harri bihurtzeko arriskua du. Ia ulertzen ez dugun inmaterialtasun horren berri eman nahi dugu, esperantza batekin: kontzientzia hartzea.

Praktika artistikoak egitearekin konpromesu bat bezala ulertzen badugu, logika bat jarraituko dugu premisa honi jarraiki: praktika bidek komunikatuko gara, tailerrean jarraituko dugun lan batean. Sortze-esperientziaren bidean jarriko da enfasia, horren ondorioa emaitza plastikoa izanik.

Abiapuntu gisa, elkarrizketa teoriko/praktikoa mantenduko ditugu partaideen artean beraien proiektu eta interes artistikoen inguruan, horretan kontzientzia hartu eta gehiago sakontzeko helburuarekin. Etengabe bilatuko dena da partaideen proposamenak garatzea, prozesuan gertatzen diren interferentzia eta itxuraldaketa posibleak alde batera utzi gabe.

 

Ikastaroaren xehetasunak:
Iraupena: 5 egun
Data: apirilak 15-19

Irakaslea: Ion Macareno

matrikula: 40 €

ordutegia: 10:00-14:00 y 16:00-19:00

Izen-ematea eta baldintzak:

– Arte ederretako fakultatean lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei zuzendua.

– Interesatuak atxikitutako inskripzio boletina bete eta info@bilbaoarte.org -ra bidali abuztuak 27 baino lehen.

BOLETIN DE INSCRIPCIÓN