Natalia Ruiz. Artearen Historian lizentziaduna da (UCM unibertsitatea), Zinemaren Historiaren espezialitatea egin zuen UVA unibertsitatean eta doktoretza Madrilgo Arte Ederretako Fakultatean. Jean-Luc Godarden Histoire(s) du cinéma lanei buruz egin zuen tesia. Hainbat mintegi eta eskola eman ditu Arte Ederretako Fakultatean eta UNEDen. 2008-2009 urteetan, Hezkuntza Ministerioak doktoretza ondoko beka bat eman zion “Zinema eta Museoa” izenburuko proiektua egiteko Parisen. Jean-Louis Leutrat irakaslea izan zuen tutore.

 

Ohiko kolaboratzailea da Cahiers du cinéma-España aldizkarian eta hainbat itzulpen espezializatu egin ditu Intermedio dvd editorearentzat eta Juan March fundazioarentzat.

Argitalpenen artean, aipagarria du En busca del cine perdido (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009), Histoire(s) du cinéma lanei buruzkoa. Beste testu batzuk ere idatzi ditu lan horiei buruz, hala nola “Montaje y construcción de la memoria: Histoire(s) du Cinéma de Jean-Luc Godard” kapitulua (Sagrario Aznar (arg.), La Memoria Pública, Madril, UNED, 2003), “Historia(s) del cine” artikulua (Boletín Hispánico Helvético aldizkarian, 7 zkia., Geneva, 2006), Todas las historias gida zabala (Histoire(s)-en dvd edizioaren gehigarri gisa argitaratua, 2006).

Horiez gainera, hainbat testu kritiko idatzi ditu Cahiers du cinéma-España aldizkarian eta SEPHE Informazio Buletinaren ale guztietan jardun du kolaboratzaile gisa, zinemari eta haurtzaroari buruzko testuekin.