Eguna: Apirilak 9

Ordua: 19:30

ION MACARENO RAMOS

LA PRESENCIA Y ACCIÓN DEL ARQUITECTO DEL SÍ-MISMO TRAS LAS OPERACIONES VITALES/ESTÉTICAS DE JORGE OTEIZA. (LA CONSIDERACIÓN DE LA PSICOLOGÍA DE CARL GUSTAV JUNG PARA EL ENTENDIMIENTO DEL FENÓMENO ESCULTÓRICO)

Jorge Oteizaren pentsaera eta lana beti sortu zuten miresmen handia Ion Macarenorengan.

Psikologia karrera egitean Carl Gustav Jung-en teoriak interesatu zitzaizkion, baina Arte Ederretako karrera egin zuenean izan zen Jorge Oteizaren lanean sakondu ahal izan zuen momentua eta horrela antzekotasun handiak aurkitu zituen eskultorearen obra eta Jung-en teorien artean.

Jorge Oteizaren testuetan, eskulturan jaungoikoaren presentziaren inguruan irakurri zuenean, zuzenean erlazionatzen du artelanen kontzetu jungianoarekin.

Oteizak mantendutako jarrera hori da Ion Macarenok bi artisten artean topatu zuen lotura puntua hasiera batetik. Hau da Macarenoren interesa indar handiarekin pizten duen puntua, batez ere Carl Gustav Jung-ek Oteiza eskultorearengan izan zezakeen eragin posibleak eta interesa agerian jartzeko.

 

 

DAVID MARTÍNEZ SUÁREZ

PROCESO ESCULTÓRICO DE JORGE OTEIZA EN SU ETAPA AMERICANA (1935-1948) PASO DE LA ESTATUARIA BASADA EN LA MASA A LA ESTATUA-ENERGIA

Ikerketaren helburu nagusia Jorge Oteizaren lana aztertzea da. Hau Espainian hasi zen autodidakta bezala, eta ezagupen horiek Ameriketan garatuko dira, beste kultura eta artista lokalekin kontaktuan.

Interes honen oinarria Amerikan Oteizak artista gisa izan zuen garapena erakustea da. Bai bere eskultore lanean, baita Buenos Aireseko Escuela de Ceramican irakaskuntzan egindako lanean, eta baita bere “Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana” edo “Goya mañana” testuetan agertzen den kolaborazio teoriko eta intelektualean ere.

Lan honen ostean, Jorge Oteiza berezko gaitasuna zuen eskultorea izateaz gain, azpimarragarriak diren adierazpen gaitasunak zituela eta inteligentzia bikaina zuen pertsona ere bazela ondorioztatu zuen artistak.

II Encuentros con la investigaciónII Encuentros con la investigaciónII Encuentros con la investigaciónII Encuentros con la investigaciónII Encuentros con la investigación