Data:  maiatzak 20

Ordua: 19:30- 21:00

 

 

2013Diariointra-ballenosodePinotxo-NagoreEtxabe

Nagore Etxabe

Ponotxoren bale barrenaren egunerokoa.

Lehenik eta behin, hitzekin erlazioa duten zenbait marrazki egiten ditu artistak. Horrela, hitz horien arteko asoziazio ezberdinak eratzeko gero. Hala nola, eskema sintetikoak, teoremak eta diagramak. Horien ostean, mapa kontzeptualak eratzen ditu aurreko guztiarekin. Eraikuntza hori guztiarekin, animazioaren printzipioak erakutsi nahi da era interaktibo eta ez hoizkoan. Izan ere, behatzailea mugimenduan egon beharko da irakasten dena ulertu ahal izateko.

Nagore Etxabe (Zumaia 1989) Arte ederretan lizentziaduna da eta Increate masterra amaitu du. Milanen, Italia (2099-2010), eta Florianopolis, Brasil (2011-2012) eta zenbait erakusketa kolektiboetan hartu du parte. Hala nola, “Biennale dei giovani fotografi” Bibbienan, Italia (2009-2010), “HIC et NUNC”  Bilboko Windsor galerian eta de Zarautzeko (2013) kultur etxean eta “Animación realizada por mujeres del País Vasco” erakusketa Barceló Bilbao Nervión hotelean (2008 eta 2013). Era berean, Percorsi Orientati (2013) proiektu internazionalean hartu du parte eta zenbait animazio tailerretan aritu da Bego Vicariorekin. Bestalde,  Punto y Raya (2014) jaialdiaren leihaketan hartu zeun parte “Galerna” -rekin.

 

izaro glezteregi

Izaro Glezteregi

81 amama. Euskal iruditegi alternatibo bati ekarpenak (amama biloben erlazioak aztergai)

Emakume euskaldunaren inguruan sortu den ideiari buruz aritzen da “81 amama”. Helburutzat hartzen du landak utzi behar zituzten XX.mendean jaiotako amamen eta horien iloben arteko transmisioen ikerkuntza. Lan horretarako, iloba zein amonen testigantza kolektibo eta indibidualak hartzen dira.

Iragana ulertzeko era ezberdinen inguruko hausnarketan datza lan hau. Kulturaren transmisioan zein sustrai euskaldunetan oinarrituz. 

Izaro Glezteregi (Algorta 1987) UPV-EHUren eskutik, arte ederretan lizentziatua da. Ikasketa horietan, urte bat eman zuen Mexikon. EITB-ko Miramon estudioetan errealizazio sailaren laguntzaile izan da. Artean sorkuntza eta ikerkuntza masterra egin du.  Oroimena, genero nortasuna eta herri nortasuna lantzen duen artista bisuala da. Zeina gaur egun, aktibo ibiltzen den. Bilboko OKELA tailerraren kidea da egun.