2019ko azaroaren 11tik 15era BilbaoArteko 2.4 Aretoak «De paso» ikus-entzunezko instalazioa hartuko du, Colectivo Invisible (Kolektibo Ikusezina)-ren eskuz Izar Aranbarri, Sandra Cadenas, Maria Leonor, Iurgi Escudero eta Luca Pasqualik osatzen dutena. Artista minoria rolean kokatu eta honen prekarietatea zirkuitu artistikoaren barruan lantzen du piezak. Inaugurazioa astelehenean (azaroak 11) izango da, 19:00etan.

Instalazioa astelehenetik ostiralera ikusi ahal izango da 17:30etatik 20:30etara. Sarrera librea.

Pieza honek artista minoria rolean kokatu eta honen prekarietatea zirkuitu artistikoaren barruan lantzen dau, ikusentzunezko instalazio baten bidez. Egileetako lauk hainbat arrazoien ondorioz (adina, jatorria, etab.) kanporatuak diran deialdi artistikoen oinarriak irakurtzen dabez. Irudiak tokiz aldatu, mugitu eta errepikatu egiten dira zortzi monitoreetan zehar, plano ezberdinak sortuz eta giro itogarri zein estresagarria produzituz, korridorearen estutasunak bultzaturik. Horrez gain, 0 mailako irudiak tartekatu ere egiten dira, autoreen itxura minimoa, publikoaren aurpegiekaz bat eginez.

Colectivo Invisible (Kolektibo Ikusezina) 2019an sortzen da eta EHUko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatibozko Masterreko ikasleek osatzen dabe. De Paso lana “manifestu” batetik “monumentu” batera igarotzeko ikerketa lanean oinarritzen da, monumentua manifestuaren aldarrikapen gorenaren ideia bezala hartuz. Lana bultzatu izan daben interesak sozio-politikoak dira, botere-harremanen zein irudien indarkeria abiapuntutzat hartuz. Kolektiboa honeexek osatzen dabe: Izar Aranbarri (Bilbo), Sandra Cadenas (Bilbo), Leonor Castro (Porto), Iurgi Escudero (Bilbo) eta Luca Pasquali (L’Aquila).