Ikerketarekin Topaketak bere bederatzigarren edizioa ospatuko dute BilbaoArten. Asteazkenero, maiatzaren 6tik 27ra bitartean, Arte Ederren Fakultateko (EHU) Ikerketa eta Arte Sorkuntza Masterreko 10 artistek garatutako ikerketa artistikoen aurkezpenak egingo dira.
Hauek dira aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak: Moriah de Zen, Blanca Ortiga, Alejandro Lopez, Uxue Castrillo, Laura de la Ossa, Maider Gonzalez, Leire Gajate, Paula Cabo Lalanne, Ana Gonzalez eta Giorgos Gareth Christou.
Sarrera doan, edukiera bete arte.