PlantaLoto

Japonia eta edertasunaren sentsibilitatea

Bere artearen eta estetikaren genealogia bat

 

Kurtsoaren helburua da Japonian artea eta adierazpen kulturalen sorrera inspiratu duten eredu eta kanonak irudikatzen duten ikuspuntu eta balore estetikoetan sakontzea.

Historiako epe ezberdinetan Japoniak kultura ezberdinen uholdeak jaso ditu, eta horietatik berpiztea lortu du, bere aukeraketarako eta egokitzapenerako ahalmen izugarriagatik, bere erroak ezagutzeko prest ingurune kultural berri baten hasiera izanik. Arte guztiak handitu eta influentziatu zituzten japoniar kulturako eredu estetikoen eboluzio-prozesuko faktoreak -elementu eroale gisa- ikertuko ditugu.

Kultura japoniarraren ezaugarri bereizgarriak (eta bere estetizismoa) ikusiko ditugu, ekarpen estetiko nagusiak eta puruak Mendebaldeko arte bisualetako praxisean sortu duten birirakurketa eta proiekzioekin batera.

 

Loreto Larrañagak emango du kurtsoa:

Bere ikerketako gaia eta arteari eta japoniar estetikari lotutako tesia

Artearen Historian Lizentziatua eta Doktorea.

Bere Artearen Historiako heziketa Amsterdam-eko unibertsitatean eta Florentziako The Italian International Institute, Instituto Lorenzo de´Medici-n osatu du.

Heziketa akademikoa Arte Ederretan, Bartzelonako unibertsitatean, eta Amsterdam-eko (Holandako) G. Rielveld Academie-n

Interes pertsonala garatzen du arte, kultura eta estetika indo-asiarrean.

Sortzaile gisa, sormen proiektuetan parte hartu du eta estatu mailako etamaila nazioarteko hirietan egin ditu erakusketak.

 

KURTSOAREN KRONOGRAMA

Maiatza: 29; Ekaina: 5,12,19,26; Uztaila:3

Ordutegia: Asteazkenak 19:00etatik 21:00ak arte

Matrikula: 80 € (ikasleak eta langabetuak 50€)

Klaseak Bilbao Arten emango dira. Urazurrutia kalea 32, Bilbo.