2017ko urriaren 5ean eta 6an «FIKZIO-HIRIA. ‘Zinema-paisaia’-ren espazioak, arkitekturak eta estetika urbanoak» nazioarteko kongresu jardunaldiak hartzen ditu BilbaoArtek. 10:00etatik 20:30etara ordutegiarekin, era askotako mintzaldiak izango ditugu gure Art House Zineman, hiriaren estetika edo modernitatea gaiak landuz.

Jardunaldietan parte hartzeko hurrengo orria betetzea eta info@bilbaoarte.org-ri bidaltzea ezinbestekoa da .

Jardunaldiekin batera eta Blackkamerari esker, argazki dokumentalen erakusketa kolektibo bat inauguratzen dugu, «Habitare» izenekoa, urriak 18ra arte irekita egongo dena gure Kristalezko Patioan.

Nazioarteko kongresu jardunaldiak

«FIKZIO-HIRIA. ‘Zinema paisaia’-ren espazioak, arkitekturak eta estetika urbanoak»