Paper gainean dantzatzearen artea 

jinheekim

Ekialdekoentzat kaligrafia pintura eta eskultura bezain garrantzitsua da. “Gorena eta sakratua” den aktibitatea da haientzat, milaka urtetan mantendutako alor adierazkorra. Jarraitzaile anitz ditu ekialdeko munduan, batez ere Txina, Japon eta Korean.

Ikastaro hau kaligrafia txinatarraren artea ezagutu, praktikatu eta esperimentatu nahi duten pertsona guzti horiei zuzenduta dago. Bertara hurbilduko direnek karaktere txinoen idazkeraren oinarriak ikasi ahal izango dituzte eta ikastaroan zehar gutxinaka ekialdeko artearen mistikaren eremuan sartzen joango dira. Izan ere, idaztearen esentzia ez da soilik sinboloen edertasuna irudikatzea, baizik eta idazten duenaren bertuteak garatu eta indartzea.

Kaligrafia txinatar-ekialdetarra idaztea erritu bat da, olerki musikal bat energiaren zirkulazioaren gainean. Prozedura guztia unibertsoaren arimatik trazu bakoitzeraino doan transmisioa da. Idatzi aurretik, gogoetak edo hausnartzeak burua garbitzen du eta errituak energiaren hartzea aurretik prestatzen du.

Jinhee Kim-en biografia:

–       Ikastaroaren irakaslea, Jinhee Kim, Seúl-en jaio zen. Kaligrafia txinatar-ekialdetarra ikasi zuen bertan txikitatik Koreako maisu kaligrafo  errespetatuenekin.

–       Arte Ederretan lizentziatua da Madrilgo Universidad Complutense-n.

–       Bere zaindari ikasketak osatzen ditu  Hyundai Gallery bezalako zentruetan Seúl-en eta   Corporación Daewoo-renArt Sonje-n.

–       Arkitekturaren inguruko interes handia du eta duela urte askotatik Pintura, Marrazketa eta Ekialdeko Kaligrafiaren inguruko ikastaroak ematen ditu.

–       Artista bezala erakusketa kolektiboetan parte hartu du maila nazional eta internazionaleko hirietan.

–      Azken urteetan bere maisutza garatu du pintura eta marrazketako akademia bat aurrera eramanez. Hamar urtez Seul eta Koreako atzerriko enbaxadetan lan egin du, gai kulturalen arduradun moduan.

 

KURTSOAREN KRONOGRAMA

–      Data: 2014ko OtsailaAstelehen eta astearteetan (Otsailaren 3,5, 10, 12, 17, 19, 24 y el 26)

–      Ordutegia:   19.00 –  21:00 

–     Lekua:  Bilbao Arte c/ Urazurrutia 32 Bilbao.

Prezioa: 120€/hileko. Unibertsitateko ikasleek: 90€

Materiala: Bilbaoarteren esku