Une honetan, euskal argazkilaria Bilboko Udaleko ekoizpen artistikoko zentroko egoiliarra da eta bere lanak aldizkari ospetsuetan argitaratu ditu, esaterako, `National Geographic´-en.

 

Bego Antónek bere lanaren zati bat BilbaoArten bekadun izan denean garatu du eta ahaleginak merezi izan du. Bilboko Udaleko ekoizpen artistikoko zentroko egoiliarra da oraindik ere euskal artista hau eta honako honetan errebelazio-saria eskuratu du PhotoEspaña 2107 lehiaketan. Estatu Batuetan eta Islandian oinarritu du bere lana eta gainera, ‘National Geographic’, ‘Esquire’ eta ‘Le Monde’ aldizkarietan argitaratu ditu lanak. Beste batzuk, ordea, Guggenheim Museoan egongo dira erakusgai.

Sari hau 35 urtetik beherako estatuko artista egoiliarrek azken urtean egindako lana goraipatzeko da eta Argazkigintzako eta Arte Bisualen Nazioarteko Jaialdiaren XX. Edizioko jardueren barruan dago; jaialdi hori 2017ko abuztuaren 27ra bitartean egingo da.

Argazkilaritza dokumentalean egindako lan espezializatu batekin eskuratu du saria Antonek. Gizakiaren jokabidea disekzionatzen du eta inplikazio psikologikoaz eta moralaz hausnarketa egiten du.

Epaimahaiko kideak hauek izan dira: Carlos Gollonet, Gonzalo Golpe, Pilar Serra, Sema D’Acosta, Tania Pardo, Marta Daho, Jokin Aspuru, Ricky Dávila, Silvia Omedes, Sonia Berger, Jesús Micó eta Angel Luis Rodriguez.

Aurreko edizioetako irabazleak hauek izan dira: Alex Plademunt, Carlos Irijalba, Carlos Sanva, Germán Gómez, NOPHOTO, Bleda y Rosa, Joan Morey, Lucía Arjona, Paco Gómez, Carmela García, Isabel Flores, David Jiménez, Xavier Ribas eta Laia Abril.

Bego Antonen lana Callao-ko El Corte Ingles saltokiko pantailetan proiektatuko dute ekainaren 5etik 18ra bitartean. Gainera, ekainaren 15etik uztailaren 15era saltoki bereko erakusleihoetako batean ere ikusi ahal izango da.