“LA CIENCIA Y EL ARTE”

Una conferencia de la mano de Alexandre Dang

 

Eguna: martxoak 5, asteartea

Ordua: 19:00

Alexandre dang “La ciencia y el arte” hitzaldian, artea, teknologia, ingurugiroa eta gizateria batuko ditu.

Dang artista frantsesa da, 1973an jaiozen Estrasgurgon. gaur egun Bruselan bizi eta lan egiten du. Parisen ikasi zuen ingenieritza, baina beti egon da oso kontzientziatura ingurumenarekin.

Gaur egun, teknologia gure bizitzan ezinbesteko bihurtu da. gauza da, ongi zaindutako ingurumen gabe ere ezin dugula aurrera egin. Alexandre Dang bi kontzeptu horiek batera joan daitezkeela erakusten digu, izan ere, bere lanean gizateriarentzat hain garrantzitsuak dire bi alderdi horiek batzen ditu, alde batetik teknologia, eta beste alde batetik ingurumena.

Artista hau burua sartuta du eco-teknologien indarra erakusteko beharra, hau da, ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin errespetua duten teknologien berri ematea nahi du.  Horregatik, askotan, eguzki-energia erabiltzen du bere artelan zinetikoan iturri gisa. ondorioz, bere lana Solar Art delako mugimenduaren barne kokatzen da.

Bere lanarekin ikusleak hezi nahi ditu, gizateria osoari eragingo dion arazo baten gainean. Izan ere, eguzkiak Lurreko gizaki guztiok behar duguna baino 100.000 aldiz energia gehiago botatzen du, baina hala ere, 1.7 bilioi pertsona baino gehiagori ez zaie elektrizitatea iristen. Artista honentzako ezinbestekoa da arazo hau esku artean hartzea, eta hau da bere konpromiso artistikoaren oinarria.

Ingurunearekin adeitsuak diren teknologiak erabiltzen ditu, batez ere energia berriztagarriak, bere lanaren oinarri gusa, horrela hauek duten indarraren inguruan gazteak hezitzeko aukera du. Onurarik gabeko erakunde bat sortu du “Solar Solidarity International” energia berritagarrien indarraren inguruan kontzientzia sortzeko eta baita, garapen bidean dauden herrialdeetako eskoletan eguzki-elektrifikazioa bermatzeko.

Honekin guztiarekin argi dago Alexandre Dang ingurunearekin izugarri konprometituta dagoen gizon bat dela, eta horrelan lan egiten duela zuzenean. bere lanaren bitartez gizartearen kontzientzia eta heziketan lan egiten du.

Beraz, “La ciencia y el arte” hitzaldian, guzti honen inguruan hitz egingo du. eko-teknologiak nola lagundu dezakeen gizarteriari eta baita ingurunea zaintzen.

BERE LANA

“Dancing Solar Flowers” artistak duen konpromezuaren seinale bihurtu da. Lan hau mundu guztiak erakutsi da: AEB, Txina, Singapur, Hego Korea, Mexiko, Brasil, Libano, Maroko, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Danimarka, Polonia, Hungaria, Eslovenia, Estonia, Errumania…

Bere lanak, ingurumena, zientzia eta artea bnatzen dituzte.

“Dancing Solar Flowers” lanean, lore artifizialen multzoak talde bertikalak eta horizontalak sortzen dituzte. Lore bakoitza motore bat du eta hau egizki zelula fotoboltaiko baten bitartez martxan jartzen da. Eguzki zelulak argia energia bihurtzen du eya motorra aktibatzen du, honek lore bakooitzean bukaeraarik gabeko mugimendu bat sortzen du lore bakoitzean. Lore horiek, beraz argi naturalarekin edo artifizialarekin mugimenduan jartzen dira, eta dantzan dabiltzala dirudi.

Artista honek, bere lanarekin Gizateriarentzat erronka handi bat suposatzen duten bi gai nagusie inguruan kontzientzia sortzea: garapen jasangarriaren erronkan eta ingurunearekin erresetua duten teknologien indarrean, hain zuzen.

en colaboración especial con: