BilbaoArte presenta dos acontecimientos dentro del BLV-ART:

«RUBIK nºIV: “La fiesta de la vida se celebra de diversas formas”», un espectáculo de la mano de la compañía de teatro Rubik.

Encuentro con “El Círculo” donde algunas de las artistas y personas coordinadoras ofrecerán un espacio para el diálogo y reflexión, contando su experiencia dentro del proyecto y su conclusión.

Será los días 16 y 17 de junio a las 19:30 en el patio de cristal de BilbaoArte.

 

RUBIK-EN NºIV

Cartel-Castellano

Bizitzaren festa gogora ekarri nahi digun ikuskizuna da; egunean egunekoa ospatzea, begi berriekin begiratzea ezaguntzat jotzen dugunari, berriro maitemintzea, lehen barre eragiten zizkiguten gauzekin barre egitea”. Herriko jaietan, dantzaldian, topo egiten duten bi pertsonaiarekin hasten da. Bikote honek publikoa sentsazioen eta oroimenen bidaian eramango du denon oroimenaren iraganera. Umore-sena ezinbestekoa da.

Interprete biak mugimenduan diren irudiak eta argazkiak ebokatzen dituen antzerki bisualean oinarritzen dira. Testudun antzerki konbentzionaletik harago joan nahi dute, iradokitzeko beste modu batzuk bilatuta. Beste adierazpide batzuekin esperimentatzeko gogoak eraman ditu biltzera artista hauek eta mugimenduan poetika eta botere bisuala bilatzera.

 

Rubik konpainia 2013an sortu zen. Estitxu Zaldua eta Juanjo Herrero dira kideak, biak Antzerki Fisiko eta Bisualean lizentziatuak Institut del Teatren (Bartzelona).

Igor Urzelai, dantzari, koreografo eta artista perfomantikoaren kolaborazioa dute. Madrileko Goi-mailako Errege Dantza Kontserbatorioan ikasia eta 2009an graduatua London Contemporary Dance Schoolen.

 

www.rubiktheater.com

 

“EL CÍRCULO”-REKIN TOPAKETAKLOGO circulo

EL Círculo “Dayereh” (Zirkulua) izeneko iraniar film ilun eta xumean oinarritutako proiektua da. Filma hiru emakumeri buruzkoa da, bakoitza leku batekoa eta denbora ezberdinekoa. Tragedia pertsonalak gorabehera, errepresioa, askatasun eza eta menpekotasuna gorabehera, El Circuloko emakumeak adoretsuak, biziak eta harroak dira.

Film haren gomutak inspiratzen du zirkulu artistiko hau. Bertan, baterako testua txirikordatu dute Euskadiko emakume sortzaileen talde batek. Usoa Fullaodno, Iranzu Antona, Naia del Castillo, Gentz del Valle, Sra Polaroiska, Mabi Revuelra eta Zuhar Iruretagoiena dira zazpi artistak. BilbaoArten egindako sei hilabeteotan, emakume artista eta emakume izendatzaile komuna den aldetik egin dute gogoeta, haren mugak, adierazpenaren ahots eta espazio, gaur egungo testuinguruan iritziak eta esperientziak aktibatzeko tresna.

Oraingoan, BLV-ARTen programazioaren barruan, ekainaren 17an topaketa berezia egingo da BilbaoArten. Bertan, artista eta koordinatzaile batzuek elkarrizketarako eta hausnarketarako espazioa eskainiko dute, proiektuaren barruko esperientzia eta emaitza azalduta. Horrez gain, hitzaldien laburpena eskaintzeko bideoa prestatu dugu, El Circuloko urteko programan hitzaldi batzuetara joan ez direnentzat.

Ines Bermejo da proiektuko komisarioa.