Arte garaikideari buruzko ikastaroa, BilbaoArte-n
Orain gure arreta batez ere objektuei eskainiko diegu.
Giorgio Vasari zenarengandik hasita, biografia ardatz harturik egin den Artearen Historiak, sortzailearengan jarri du bere kontaketa historikoaren arreta. Aurrera pauso moduko bat da, metodo historiografikoaren sofistikazio moduko bat behintzat, XIX. mendean biziko dena, azterketa estilistikoaren eskutik datorrena hain zuzen, hor hasten baitira sortzailearen pertsonalitateari lehentasun eman ordez, arte-lanen ikerketa formala egiten. Historiak eman dituen honako ikuspuntu hauen aldaerak eta deribatuak gerora sortuko ziren: metodologia psikoanalitikoa, esaterako, korronte biografikoaren ondorio gisa sortu zen, eta testuinguru-historia, berriz, azterketa estilistikoaren ondorio gisa garatu zen.
BilbaoArte-n burutuko dugun ikastaro honetan, arte-lanaren azterketa modu bat landu nahi genuke, baina eskola ikonografikoa oinarri hartuta, horren bidez obrak ematen dituen gaiengan eta kontaketan zentratzeko analisia, eta ez bere itxura formalarengan edota artistak dituen asmo adierazkorrengan. Irudiaren bidez proposatzen zaigun gaiaren edota kontaketan eskutik hurbilduko gara arte-lanera, hori da asmoa. Gaur egungo artean behin eta berriz agertzen diren zenbait objekturen eskutik, zehazki. Obretan ageri zaizkigun objektu zehatzeri helduz, eremu garaikideari buruzko mapa bat marrazteko, eta, aldi berean, artistek bere gertuko inguruneari begira objektuei buruz egiten dituzten hurreratze ezberdinak aztertzeko aukera ematen zaigu metodologia horren bitartez.
Ikastaroak zortzi saio izango ditu, honako objektu hauei eta azken hogei urte hauetako arte-lanetan horiek izan duten agerpenari eskainitakoak, modu monografikoan:
Azaroak 7 astelehena:
1. Oheak. Gure bizialdiaren herena eskaintzen diogu oheari. Ohea osagai nagusienetakoa da etxeko altzarien artean, bertako txokorik gordeenetakoa, baita jaioleku eta herio-leku ere.
Louise Bourgeois, Seven in Bed, 2001.
Azaroak 9 asteazkena:
2. Automobilak. Espazioaren eta denboraren arteko elkarrekintza zehazten dute, transhumantziaren eta abiaduraren artekoa, eta errealitatea esperimentatzeko modu espezifikoa irudikatzen dute. Automobilaren abiadurak espazioaren dimentsio fisikoaren bilakaera ekartzen du.
Ilustrazioa: Gabriel Orozco, La DS, 1993.
Azaroak 14 astelehena:
3. Ordulariak. Denbora neurtzeko gailuak, gure bizitzako laugarren dimentsioa.
Ilustrazioa: Gino de Dominicis, Orologio, 1973.
Azaroak 16 asteazkena:
4. Dirua. Euklidear ondoko espazioaren bosgarren dimentsioa izan daiteke. Kontsumitzaileen komunitate batean, diruak espazioan eta denboran barrena askatasunez ibiltzeko aukera ematen digu.
Ilustrazioa: Clairefontaine, In God We Trust, 2007.
Azaroak 21 astelehena:
5. Banderak. Ez dirudi objektu moderno bat, baina gaur egungo gizartean dagoen ikur andanaren artean, ia aldaezin gordetzen du bere zentzu sinbolikoa.
Ilustrazioa: Marcel Broodthaers, Fémur d’homme belge, 1964-65, Fémur de la femme française, 1965.
Azaroak 23 asteazkena:
6. Janariak. Kultur osagai nagusienetako bat eguneroko bizitzan.
Ilustrazioa: Mona Hatoum, La grande Broyeuse, 2002.
Azaroak 28 astelehena:
7. Edariak. Kultur osagai nagusienetako bat eguneroko bizitzan.
Ilustrazioa: Tavares Strakan, Natural Body Water, 2002-2003.
Azaroak 30 asteazkena:
8. Animaliak. Iragan bizitza baten hondarrak: animali basatitik aberera eta maskotara.
Ilustrazioa: Ariel Orozco, Perro balón, 2004.
Ordutegia: 7etatik 9etara bitartean, BilbaoArte-ko erabilera anitzeko Aretoan.
Prezioa: 40 Euro /Ikasleak eta langabetuak 25 Euro.
Sei eskola-ordu eginez gero, aukera askeko 2 kredituengatik aldatu ahal izango dira EHU/UPV-en.