Zinegoak_OFF_2015_Banner

Aurtengo edizioan inoiz baino luzemetrai gehiago aurkeztuko ditu Zinegoak-ek eta OFF Zinegoak sailean nabarmenduko da batez ere aldaketa hau. Izan ere, orain arte sail honetan luzemetrai esperimental  bakarra ematen bazen aurten, hiru emango dira: Bruce LaBruce zuzendariaren lan bat, guztiontzat hain ezaguna den zuzendari honek lehenengo aldiz hartuko du parte sail honetan, Anthony Hickling-en beste bat, joan den urtean “Little Gay Boy” filmarekin parte hartu zuena eta azkenik, Niu d’Indi talde katalanaren buru den  Gemma Ferraté-k  aurkeztuko duena, bi aktore eta baso bat direla medio errua, damua, maitasuna eta barkamenta jorratzen dituen oso lan interesgarria.

Halaber, aurtengo zenbait lanek erlijio katolikoaren inguruan gogoeta egingo dute. Aipatutakoaz gain, ugandako “Kuhani”filma izango dugu ikusgai zeinetan apaiza gay batek dantza tribal baten erritmo sutsuak sortarazten dion grinaren aurka borrokatu beharko duen. Bestalde, holandatik datorkigun “Intrinsic Moral Evil” bideodantza eskainiko dugu. Honen izenburua Benedicto XVI.-ak homosexualitateari eman zion definiziotik dator hain zuzen ere.

Dena den, aurten nabarmenduko den gaia genero nortasunarena izango da (ez sexuala ordea): zein generotan sartzen naiz? Zergatik? Nere organu sexualak al dira nor naizen esaten dutenak? Eta desagertuko balira? Eta bi eratakoak banitu, zer naiz? Galdera hauek guztiak erantzuten saiatuko dira argentinatik datorren “El Adán” film iradokitzailea zein “Teagen”, “Hermes und Aphrodite”, “Pufiskin” eta “Ouch” animazio paregabeak. Lehengo biak azkenak baino narratzaileagoak izanik ez diren hain esperimentalak baina ez da ohikoa ere gai bera jorratzen duten lau kontinente ezberdinetatik datozen lau animazio film topatzea! Brasilgo “Lado AB”-k eta austriako “Metube: August Sings Carmen “Habanera” (Austrian Conchita Wurst baina gehiago baitago) filmek nortasun generikoari buruz hitz egingo dute baina ikuspegi ludikoago batetik haien izaera  musikala dela eta.

Bukatu aurretik, publiziateari minutu bat eskainiko diogu Al Pacino protagonista duen film ezagun batean oinarritzen den “Cruising Electric” (1980) iragarki faltsuarekin. Berez, haurrentzako jostailu bat iragartzen du (!).  Amaitzeko berriz, gazte italiar baten lehenengo film laburra ikusiko dugu, Belgikatik datorren lan honek maitasuna eta denboraren igarotzeari buruzko gogoeta hunkigarri eta zuhurra eskainiko digu, baina nahiz eta Rossellini-ren “Viaggio in Italia” lana gogora ekartzen digun, forman neoerrealismoaren kontrako puntan kokatzen da.

Otsailako 27ak – 19:15h

CRUISING ELECTRIC (1980)

Cruising Electric 1980

HERMES UND APHRODITE

Hermes und Aphrodite
ME