OIHAL GAINEKO ESTANPAZIO DIGITALA EGITEKO IKASTAROA

IRAKASLE: MALUS ARBIDE
www.arbide.net
2011ko urriaren 17tik 28ra arte

Oihal-gaineko diseinua ideia grafiko bat nola aplikatu behar den esaten digun prozesu artistikoa da, ehun-gainekoak apaindu eta irudiz hornitu eta gero arropa moduan erabiltzeko.

Eduki teorikoak, besteak beste, errepikapenerako patroi grafikoa nola sortu eta estanpazio tradizionalaren eta digitalaren arteko ezberdintasunak azalduko dizkigu, azken helburu horri arreta berezia eskainiz, estanpazio digitalak egun ematen dituen hainbat aukera ezagutu eta emaitzek pizten dituzten kezkak sakon aztertzeko.

Eduki praktikoak, besteak beste, diseinu proiektu bat nola garatu azalduko digu, prozesuaren osotasunean, parte hartzaile bakoitzak landuko duen ideiatik hasi eta modu digitalean oihalean estanpatutako azken emaitza izango den hori gauzatu arte.

Ikastaroan parte hartuko du ere oihaletan eta estanpazioetan aditua den Arantxa Matiasek.

Norentzat: Artista bisualentzat eta diseinatzaileentzat, beren alor guztietan, ikasle nahiz profesionalentzat, azken finean oihal gaineko diseinuaz zerbait jakin nahi duen guztiarentzat. Photoshop edota Illustrator programen  erabilera eta ezagutza maila nahikoa eskatzen da.
Egutegia: 2011ko urriaren 17tik 20ra eta 24tik 28ra arte (25a jaieguna da).

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara. Irakas-orduak: 24

Matrikula: 75 € (Prezioak ikastaroan parte hartu ahal izatea eta parte hartzaile bakoitzak ekartzen duen diseinuarekin bi metroko oihalaren estanpazioa bermatzen ditu).

Eskabidea: Parte hartu nahi dutenek beren eskaera paper gainean aurkeztu dezakete (curriculum pertsonala eta oihal gaineko diseinu baterako bi idei), Bilbao Arte Fundazioan (Urazurrutia kalea, 32), edota dokumentu moduan ere bidali dezakete info@bilbaoarte.org helbide elektronikora, ahal bada PDF moduan.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2011ko urriak 6.

FUNDACION BILBAO ARTE FUNDAZIOA. Urazurrutia, 32 – 48003 – Bilbo.
Tfno: 94.415.50.97 www.bilbaoarte.org
info@bilbaoarte.org

Flickr Tag Error: Bad call to display set '72157629569645841'

Error state follows:

  • stat: fail
  • code: 1
  • message: Photoset not found