Malus Arbidek emandako ikastaroa.

http://patronesgraficos.wordpress.com/

Patroi grafikoen diseinuak materiaren orden-ezkutukoa eta ustez ausazkoa simulatzen du horretarako diren teknika espezifikoen bidez, etengabe heterogeneoa eta beti mugagabea dirudien hedadura baten begitazioa sortzeko.

Egun, jakintzaren betidaniko iturrietatik edan duten baliabideak ditugun honetan, baliabide horiek automatizatzeko aukera ematen diguten teknologia digital ezberdinak dauzkagu eskura.

Baliabide horiek erabiliko ditugu hain zuzen, hainbat euskarrietara eta materialetara egokitutako diseinu-proiektuak sortzeko. Horretarako erabiliko ditugun materialak, besteak beste, honako hauek izango dira: oihalak, paper margotua eta artearen eta diseinuaren sorkuntzan erabili ohi den beste edozein euskarri.

Ikastaroaren helburua parte hartzaile bakoitzak diseinu-proiektu bat egitea da, bere osotasunean, jatorrizko ideiatik hasi eta oihalean modu digitalean estanpatutako azken emaitzaraino.

Eduki teorikoak, besteak beste, errepikapenerako patroi grafikoa nola sortu eta estanpazio tradizionalaren eta digitalaren arteko ezberdintasunak azalduko dizkigu, azken helburu horri arreta berezia eskainiz, estanpazio digitalak egun ematen dituen hainbat aukera ezagutu eta emaitzek pizten dituzten kezkak sakon aztertzeko.

Arreta berezia ere eskainiko diogu oihal-gaineko estanpazio digitalari, baita tinta eta oihal argiluminiszentez egindako produktu berrienei ere.

Ikastaroan parte hartuko du ere oihal elektronikoetan aditua den Miquel Ridaok.

 

Norentzat: Artista bisualentzat eta diseinatzaileentzat, beren alor guztietan, ikasle nahiz profesionalentzat.

Izen ematea: Ikastaroan izena emateko gogoa dutenek, beren currículum labur bat eta ikastaroan zehar egin nahi duten proiektuaren bozetoa aurkeztu beharko dute. Proiektuak Bilbon jasoko dira, 2011ko maiatzaren 18a baino lehen.

 

Prezioa: 60 €

Programa:

Ikastaroa 3 orduko 8 sesioetan banatuko da, bi astez jarraian, astelehenetik ostegunera, eta arratsaldez. Ekainaren 6tik 16ra arte hain zuzen ere.

Sesio bakoitzak bi zati izango ditu. Lehenengoa eduki teoriak aztertzeko, eta bigarrena, berriz, parte hartzaile bakoitzaren proiektua egiteko eta garatzeko. Lanaren lagungarri, irudiak azalduko dira sesio bakoitzean, baita inprimatutako hainbat material eta euskarrien formatu fisikoak ere.

 

Edukiak:

 

– Errepikapenerako patroi grafikoa; arterako eta merkaturako produktuak, inprimatutako euskarriekin egindakoak.

– Motibo grafikoa: Patroi grafikoak nola egin; errepikapenerako sareak eta erabilera informatiko espezifikoak.

– Ohilean inprimatu eta estanpatzeko moduak. Serigrafia, errotatiba, inkjet, transfer digitala. Tinta mota ezberdinak, oihal gaineko estanpazio digitala egiteko.

– Kolorearen erabilera pattern design proiektuan.

– Oihal elektronikoak.

– Beste prozesu eta material batzuk: holografia lentikularra, laminazioa, “flocado”, paper margotuak, tinta erliebedunak, “gofrado”, laser ebakera eta grabatua, teknologia argiluminiszentea.