Malus Arbideen eskutik.

Ikastaroaren helburua parte hartzaile bakoitzak diseinu-proiektu bat egitea da, bere osotasunean, jatorrizko ideiatik hasi eta oihalean modu digitalean estanpatutako azken emaitzaraino.

Eduki teorikoak, besteak beste, errepikapenerako patroi grafikoa nola sortu eta estanpazio tradizionalaren eta digitalaren arteko ezberdintasunak azalduko dizkigu, azken helburu horri arreta berezia eskainiz, estanpazio digitalak egun ematen dituen hainbat aukera ezagutu eta emaitzek pizten dituzten kezkak sakon aztertzeko.

Arreta berezia ere eskainiko diogu oihal-gaineko estanpazio digitalari, baita tinta eta oihal argiluminiszentez egindako produktu berrienei ere.

Ikastaroan parte hartuko du ere oihal elektronikoetan aditua den Miquel Ridaok.

 

Norentzat: Artista bisualentzat eta diseinatzaileentzat, beren alor guztietan, ikasle nahiz profesionalentzat.

Izen ematea: Ikastaroan izena emateko gogoa dutenek, beren currículum labur bat eta ikastaroan zehar egin nahi duten proiektuaren bozetoa aurkeztu beharko dute. Proiektuak Bilbon jasoko dira, 2011ko maiatzaren 18a baino lehen.

Prezioa: 60 €

Programa:

Ikastaroa 3 orduko 8 sesioetan banatuko da, bi astez jarraian, astelehenetik ostegunera, eta arratsaldez. Ekainaren 6tik 16ra arte hain zuzen ere.

Sesio bakoitzak bi zati izango ditu. Lehenengoa eduki teoriak aztertzeko, eta bigarrena, berriz, parte hartzaile bakoitzaren proiektua egiteko eta garatzeko. Lanaren lagungarri, irudiak azalduko dira sesio bakoitzean, baita inprimatutako hainbat material eta euskarrien formatu fisikoak ere.

Edukiak:

– Errepikapenerako patroi grafikoa; arterako eta merkaturako produktuak, inprimatutako euskarriekin egindakoak.

– Motibo grafikoa: Patroi grafikoak nola egin; errepikapenerako sareak eta erabilera informatiko espezifikoak.

– Ohilean inprimatu eta estanpatzeko moduak. Serigrafia, errotatiba, inkjet, transfer digitala. Tinta mota ezberdinak, oihal gaineko estanpazio digitala egiteko.

– Kolorearen erabilera pattern design proiektuan.

– Oihal elektronikoak.

– Beste prozesu eta material batzuk: holografia lentikularra, laminazioa, “flocado”, paper margotuak, tinta erliebedunak, “gofrado”, laser ebakera eta grabatua, teknologia argiluminiszentea.

Egutegia:

1. sesioa.

Ikastaroaren aurkezpena eta lan-programaren azalpena.

Errepikapenerako patroi grafikoa.

Arterako eta merkaturako produktuak, erabilerak eta inprimatutako euskarriekin egindako objektuak.

Patroi bat sortzeko lehen urratsa. Ariketa praktikoak.

2. sesioa.

Marrazkia edo motibo grafikoa.

Bektoreak eta bits-mapak.

Patroi grafikoak nola egin: errepikapenerako sareak eta erabilera informatiko espezifikoak.

Norberaren proiektua garatzea.

3. sesioa.

Ohilean inprimatu eta estanpatzeko moduak.

Serigrafía, errotatiba, inkjet, transfer digitala.

Teknika bakoitzaren baldintzak, aukerak eta oztopoak.

Tinta mota ezberdinak, oihal gaineko estanpazio digitala egiteko.

Norberaren proiektua garatzea.

4. sesioa.

Kolorea.

Argi kolorea eta pigmentu kolorea.

Kolorerako moduak eta sintesia.

Kolorearen neurriak.

Pantone Sistema.

Jatorrizko proiektuaren eta bere erreprodukzioaren arteko leialtasun kromatikoa: nahi ez diren emaitza kromatikoa nola saihestu, arte-objektua edota diseinua egin behar diren unean.

Norberaren proiektua garatzea.

5. sesioa.

Oihal elektronikoak. Produktuen, prozesuen eta materialen aurkezpena eta agerraldia, Miquel Ridaoren eskutik.

Norberaren proiektua garatzea.

6. sesioa.

Beste prozesu eta material batzuk: holografia lentikularra, laminazioa, “flocado”, paper margotuak, tinta erliebedunak, “gofrado”, laser ebakera eta grabatua, teknologia argiluminiszentea.

Norberaren proiektua garatzea.

7. sesioa.

Baliabide praktikoak produkzio-prozesuaren mesederako. Formatuak eta datu-bidalketa.

Beste argibide praktiko batzuk: inprimatzaileak, tintagileak eta tinta-lantegiak, patterns liburutegiak eta plantillak, bibliografia, etab.

Norberaren proiektua garatzea. Prototipoen inprimaketa paper-gainean, emaitzak aztertzeko.

8. sesioa.

Proiektuak amaitzea.

Artxiboen pordukzio-emaitza.