PAULO BRANCOREN ZINEMA

Paulo Brancoren figura zinemaren historiatik desagertaraziko balitz, momentuan 200 pelikula baino gehiago desagertuko lirateke. Guztiak pertsonalak, haietariko bat ere ganoragabea eta hutsala. Jaiotzez Portugaldarra (1950, ekainak 3), Paulo Branco alboko herrialdeak zinemari eman dion figura handietako bat da. Berarekin eta beraren bitartez Raul Ruiz, Manoel de Oliveira, Alain Tanner, Michel Piccoli, Chantal Akerman, Olivier Assayas, Paul Auster, David Cronenbreg eta Win Wendersen lan aipatuenetako batzuk posible izan dira.
Bere pelikulek sariak pilatzen dituzte, bera bertan europar produktu hoberena bezela nabarmendua izan da; sariek eta bere figuraren oiartzunak garrantzutsua den pertsona baten aurrean gaudela adierazten du. Alere, Paulo Branco besteren pelikulen ametslari nekaezin bezela bideratzen da, bere parte-hartze eta ofiziorik gabe ezinezkoak izango liratekeen produkzioak aurrera ateratzeko temati. Bere jarduerak txunditu eta liluratzen du. Produktorea izateaz gain aktorea, enpresaria, antolatzailea eta banatzailea, BilbaoArtek Madrilgo Embaixada de Protugalen kolaborazioarekin aurkezten digun ziklo hau Paulo Brancok azken urtetan bultzatu dituen lan garrantzitsuenen multzio txiki bat da.
Mundu mailako zinemaren figura miragarri bati esker ona adierazten dion Bederatzi lanen bitarteko ibilibidea, hauetariko asko gure zinemetan guztiz ezezagunak. Hitzorduak Paulo Branco beraren presentzia izango du, topaketa testuinguru batean azken urtetako pelikula hoberenen egilea izan denarekin. Gaur egun inoiz baino beharrezkoa den ekoizle modelu bati eginiko homenaldia.

Kultura ekitaldi portugesak ez dira oso ohikoak Euskal Herrian, Portugalen euskal kulturaren inguruko ezagutza urria den bezelaxe. Baina hau ez da beti horrela izan. 1908 eta 1935 artean, Bilbon jaiotako Miguel de Unamuno idazle eta filosofoak, 20 bider baino gehiagotan bidaiatu zuen Portugalera, bidaia hauen bitartez portugaldarren kultura eta izakeraz maitemindu zelarik. Zer ote du Portugalek hainbeste erakartzen nauena? Zer ote du barrutik irrifartsua eta samurra, barrutik tragikoa eta atsekabetua den herrialde honek? Ez dakit; baina orduan eta gehiago bisitatu, orduan eta bueltatzeko gogo gehiago sortzen dit.
Bizi dugun komunikazio digitalaren aroan, edozer momentuan eta edozein tokitan jakiten den hontan, barkaezina izango litzateke bi kulturen arteko jakintza egoera urri hau mantentzea.
Madrilgo Portugalgo enbaxadak ahal duen guztia egingo du, dagokion bezela eta dituen baliabide mugatuekin, kultura portugaldarra euskal Herrian zabaltzeko. Testuinguru honetan txertatzen da Paulo Branco ekoizle portugaldarrak programaturiko zine ziklo hau, zeini bere berehalako parte-hartzeko borondatea eskertzen diogun.
Txerazko esker berezi bat BilbaoArte fundazioko zuzendaria den Juan Zapaterri, ekitaldi honen prestaketan azaldu duen prestutasun eta berotasunagatik.
Helburu apartak pauso finko eta pertseberantziarekin lortzen dira. Zihur nago gure herrialdeen arteko kultura harremanaren ibilbidean zehar, etorkizunean, zine ziklo hau, ekintza bakan baten itxura gorde dezakeen arren, balio sinboliko adierazgarria duen ekintza aitzindaria izango dela.

Pedro Berhan da Costa
Conselheiro Cultural / Kultura Kontseilaria / Consejero de Cultura
Madrilgo Portugaldar Enbaxada / Embajada Portuguesa en Madrid

———————————————————————————————————————

maiatzak 27 ostirala, 19:00h

“O Quarto Azul”. Mathieu Amalric (2014)

Iraupena: 76 min.

Herria: Frantzia

Zuzendaria: Mathieu Amalric

Gidoia: Mathieu Amalric

Musika: Grégorire Hetzel

Argazkigintza: Christophe Beaucarne

Errepartoa: Mathieu Amalric, Léa Drucker, Laurent Poitrenaux, Stéphanie Cléau, Mona Jaffart

Produktora: Alfama Films

Generoa: Intriga. Amodioa. Drama

Sinopsia: Tony Falcone eta Andrée Despierre, haurtzaroko lagunak, berriro aurkitzen dira. Ezkonduak biak, erakarriak sentitzen dira eta hilabetetan zehar Des Voyageurs Hotelaren “logela urdinean” biltzen dira. Andréeren senarra hauek atzemateko zorian dagoen egun batean Tonyk harremana etetea erabakitzen du eta egun batzutan bere emazte eta alabarekin hiritik kanpora oporretara joatea erabakitzen du. Baina Andréek ez du alde batera uztea onartzen eta bere maitale ohia gutun bitartez jazartzen du. Beranduago, bere senarraren bat-bateko heriotzarekin, Andréeren gutunak geroz eta larriagoak eta konprometigarriagoak bilakatzen dira. Goiz batean Giselek Tony senarrari Despierretarren janari dendara enkargu batzuk jasotzera joateko eskatzen dionean, ez da bisita honek izango dituen ondorio larrien jakitun.

El_Cuarto_Azul_Portada

———————————————————————————————————————

Ekainak 1 asteazkena, 19:00h

“Cosmos”. Andrzej Zulawski (2015) .

Iraupena: 103 min.

Herria: Frantzia

Zuzendaria: Andrzej Zulawski

Gidoia: Andrzej Zulawski

Argazkigintza: André Szankowski

Errepartoa: Sabine Azéma, Jean-François Balmer, Victória Guerra, Ricardo Pereira, Andy Gillet, Johan Libéreau, Jonathan Genet, Clémentine Pons, António Simão

Produktora: Alfama Films

Generoa: Komedia. Drama.

Sinopsia: Witoldek lege eskolako esaminak ez gainditu berri ditu eta Funch Pariseko moda konpainiako lanari uko egin dio. Biak apopilo familia-etxe deituriko batera iristen dira, zeinu deseroso batzukin hartzen dituztelarik: basoan zintzilikatutako bele bat, modu berberean dagoen egur zatia, eta familia zeinuak lorategi nahiz zapaietan. Apopilo etxean ere bada aho maltzur bat, zerbitzariarena. Eta Witold maitemintzen den etxeko emakumearena bikaina. Zoritxarrez, arkitekto errespetagarri batekin ezkon berri da. Baina neskatila hau gizona bezain errespetagarria al da?cosmos

———————————————————————————————————————

Ekainak 2 osteguna, 18:00h

“Linhas de Wellington”. Valeria Sarmiento (2012)

Iraupena: 151 min.

Herria: Portugal

Zuzendaria: Valeria Sarmiento

Gidoia: Carlos Saboga

Argazkigintza: Jorge Arriagada

Errepartoa: Nuno Lopes, Soraia Chaves, Marisa Paredes, John Malkovich, Carloto Cotta, Victória Guerra, Marcello Urgeghe, Jemima West, José Alfonso Pimentel, Miguel Borges.

Produktora: Clap Filmes

Generoa: Drama | Historikoa.  XIX Mendea. Guda Napoleonikoak

Sinopsia: 1810eko irailan, Masséna mariskalaren gidaritzapean dauden tropa napoleonikoek Portugal inbaditzen dute. Bucacoko batailan Masséna garaitu izan zen. Baina, alere, britainiar eta portugaldarrek, Wellington generalaren gidaritzapean, atzera-egitea hasten dute. Wellingtonek, mugimendu honen bitartez, etsaia Vreda dorreetara erakarri nahi du, gainditu ezinezko gortorlekua altxa duen tokira. Estrategia honek, lur-erre lanekin batera, binztanleria zibila ihesera bultzatzen du. Soldaduen bidea jarraitzen duen bitartean, herritarrek, egunez egun, suntsitutako herriak, gudaren txikidura jasaten dute suntsitutako herri, baso eta laborantzen bitartez.

linhas-de-wellington

———————————————————————————————————————

Ekainak  3 ostirala, 19:00h

“Variações de Casanova”. Michael Sturminger (2010)

Iraupena: 118 min.

Herria: Austria

Zuzendaria: Michael Sturminger

Gidoia: Michael Sturminger, Markus Schleinzer

Argazkigintza: André Szankowski

Errepartoa: John Malkovich, Veronica Ferres, Florian Boesch, Miah Persson, Victória Guerra, Maria João Bastos, Anna Prohaska, Kate Lindsey, Kerstin Avemo, Barbara Hannigan, Topi Lehtipuu, Tracy-Ann Oberman, Fanny Ardant, Jonas Kaufmann, Lola Naymark

Produktora: Coprodukzioa Austria-Frantzia-Alemania; Alfama Films / Amour Fou Filmproduktion / Amour Fou Vienna / Construction Film / X-Filme Creative Pool

Generoa: Drama | Biográfico. Ópera

Sinopsia: John Malkovichek casanovaren papera betetzen du, historiako seduzitzaile handienarena. Giacomo Casanovaren “La historia de mi vida” lanean oinarritzen da eta W.A. Mozart eta Lorenzo da Ponteren ariak barne-hartzen ditu. Bere abentura, pasio eta guztien gainetik, heriotzaren inguruko beldurren kontaketa da. Sturmingerrek gogo beroz eginiko filmaren aurrean gaude, oso bitalista baina era berean pixkat orekagabea. Errepresentazio anitzen jokoan osatzen den filma, opera-interprete eta aktoreak barne. “Mitoa azaldu nahi izan nuen, pertsona publikoa, Casanovarenn historia geruza ezberdinetan erakutsi eta orainan barneratu; honek prozesua nahasten zuen”, azaldu du Sturmingerrek.

variacionesdecasanova

———————————————————————————————————————

Ekainak 6 astelehena, 16:00h

 “Mistérios de Lisboa” Lehenengo zatia. Raùl Ruiz (2010).

Iraupena: 266 min.

Herria: Portugal

Zuzendaria: Raúl Ruiz

Gidoia: Carlos Saboga

Músika: Jorge Arriagada, Luis Freitas Branco

Argazkigintza: André Szankoski

Errepartoa: Adriano Luz, Maria João Bastos, Ricardo Pereira, Clotilde Hesme, Afonso Pimentel, João Luís Arrais, Albano Jerónimo, João Baptista, Martin Loizillon, Julien Alluguette, Rui Morisson, Joana de Verona, Carloto Cotta, Maria João Pinho, José Manuel Mendes, Léa Seydoux, Melvil Poupaud, Malik Zidi

Produktora: Clap Filmes

Generoa: Drama

Sinopsia: XIX. mendea. Poturgal eta frantzia arteko bidaian barrena, Italia eta baita Brasil ere, abentura eta ihesez beteriko zurrunbilo batean biltzen gara, kointzidentzia, ezusteko, amodio, pasio bortitz eta mendekuekin. Lisboan, intriga eta identitate faltsuez beteriko hiri batean, pertsona multzo bat, batera ala bestera, Pedro da Silvaren patuarekin loturik daude, barnetegi batean bizi den umezurtz bat. Aristokrata libertinoen ondorengoa den Dinis apaiza, justiziaren heroi-defendatzaile bihurtuko dena, jeloskortasuna eta mendeku grinaren poderioz erotu den kondesa bat, itsaslapur odoltsu bezela aberastu zen negozio gizon arrakastatsu bat…Guzti hauek interes bera daukate: Pedro da Silvaren benetako nortasuna ezagutzea.

misteriosdelisboa

 

———————————————————————————————————————

Ekainak 7 asteartea, 19:00h

“Posto Avançado do Progresso”. Hugo Vieira da Silva (2016)

Iraupena: 121 min.

Herria: Portugal

Zuzendaria: Hugo Vieira da Silva

Gidoia: Hugo Vieira da Silva

Musiak: Kasimir José Sendas

Argazkigintza:Fernando Lockett

Errepartoa: Nuno Lopes, Ivo Alexandre, David Caracol, Inês Helena, António Mpinda, José Manuel Mendes, Cleonise Malulo, Domingos Sita, Miguel Delfina

Produktora: Alfama Films / Leopardo Filmes

Generoa: Drama |  XIX Mendea. Kolonialismoa

Sinopsia: XIX. Mende amaieran, portugalgo bi kolonizatzaile, Joao de Mattos eta Sant´Anna, hurruneko intentzio zibilizatzaile batek bultzaturik, Congo ibaiaren urruneko toki batean lehorreratzen dira postu komertzial bat koordinatzeko. Denbora aurrera joan ala, bihotzgabetzen doaz. Beraien arteko konfidantza ezak eta bertakoekin edukitako gaizki ulertuek tropikoko ohianaren erdian bakantzen ditu. Hugo Vieira da Silvaren (“Body Rice”, “Los Cisnes”) errealizazio eta argumentuarekin, “Puesto avanzado del progreso” Joseph Conrad idazle Britaniarrak 1896an idatzitako “Un puesto avanzado de progreso” historiaren moldaketa aske bat da.postoavançadodoprogresso

———————————————————————————————————————

 

Ekainak 13 astelehena, 19:00h

“O Astrágalo”. Brigitte Sy (2015)

Iraupena: 96 min.

Herria: Francia

Zuzendaria: Brigitte Sy

Gidoaia: Serge Le Péron, Brigitte Sy

Argazkigintza: Fréderic Serve

Errepartoa: Leïla Bekhti, Reda Kateb, Esther Garrel, Jocelyne Desverchère, India Hair, Jean-Charles Dumay, Jean-Benoît Ugeux, Delphine Chuillot, Zimsky, Billie Blain, Stéphane Roquet, Philippe Frécon

Produktora: Alfama Films / France 3 Cinéma / Centre National de la Cinématographie (CNC)

Generoa: Drama |  50. urteak

Sinopsia: 1957ko apirileko gau batean, 19 urteko Albertina gazteak lapurretagatik zigorra betetzen ari den kartzelatik ihes egiten du. Bere ihesean gartzelako harresiaren gainetik jauzi egin eta erorketan hankeko hezur bat hausten du: astragaloa. Arrastaka inguruko errepide batera iristen da, kotxe gidari batek jasotzen duelarik: Julien. Julien ere legetik iheska dabil eta Albertina Parisko lagun baten etxera eramaten du. Pelikula hau Albertine Sarrazín idazle aljeriarraren “El Astrágalo” eleberrian
oinarritzen da.

oastragalo

———————————————————————————————————————

Ekainak 14 asteartea, 19:00h

“A Uma Hora Incerta”. Carlos Saboga (2015)

Iraupena: 75 min.

Herria: Portugal

Zuzendaria: Carlos Saboga

Gidoia: Carlos Saboga

Argazkigintza: Mário Barroso

Errepartoa: Joana Ribeiro, Paulo Pires, Judith Davis, Grégoire Leprince-Ringuet, Filipa Areosa, Pedro Lima, Ana Padrão, Joana de Verona.

Produktora: Leopardo Filmes

Generoa: Drama. Intriga.

Sinopsia: Salazarren Portugalean, Boris eta laura, susmopean dauden bi errefuxiatu frantses, atxilotuak izan dira. Vargas inspektoreak, Lauragatik erakarria sentitzen dena, hauek bere etxean jasotzeko erabakia hartzen du: larriki gaixorik dagoen emaztea eta Ilda alabarekin bizi den hotel huts batean. Ilda bi arrotzen presentziarekin konturatuta eta erabat jeloskor, kosta ala kosta bi harrotzak desagertzeko eginahalak egingo ditu…”Uma hora incierta” fikzioa da baina Carlos Sabogaren memoriekin harreman estua gordetzen du. Figueira da Fozen jaiotako 78 urteko idazlea, duela 50 urte Portugaldik kanpo bizi da.
1037a_uma_hora_incerta_22

———————————————————————————————————————

 

Ekainak 15 asteazkena, 19:00h

Minha Alma Por Ti Liberta“. François Dupeyron (2014)

Iraupena : 123 min.

Herria: Francia

Zuzendaria: François Dupeyron

Gidoia: François Dupeyron

Erreparto: Grégory Gadebois, Céline Sallette, Jean-Pierre Darroussin, Marie Payen.

Produktora: Alfama Films.

Generoa: Drama. Enfermedad.

Sinopsia: Amaren heriotzaren ondorioz Frédik berriro epilepsia krisiak jasaten ditu. Haurtzarotik jasan gabe zegoen. Bere ama sendatzailea zen eta dohaina eman zion. Freddyk ez du honen inguruan ezer jakin nahi, bere nahigabean bildurik dena gaitzesten du, zoritxarreko istripu batek loturak hautsi eta bere dohaina onartzera bultzatzen duen arte. Hau da, “Mi alma por Ti Liberta” ez da gainontzekoak salbatzera etorri den gizon baten historia, gizon honek bere burua ezagutzeko modua eta bi alor hauen arteko oreka lortzeko ibilbidea baizik.

minhaalmaportiliberta

 

Ciclo organizado con el apoyo de la Embajada de Portugal en Madrid

LOGO EMBAJADA PORTUGAL

LOGO CAMOES