2018ko abenduaren 13an 2018ko apirila, maiatza eta ekainean zehar, SeMA Nanji Residency Seul-en (Hego Korea) egoitza programaren emaitzak aurkeztuko ditu Leire Urbeltzek, BilbaoArtek zentro artistikoarekin mantentzen duen trukaketa programari esker. Topaketa 19:00etan hasiko da.

Doako sarrera.

Leire Urbeltz SeMA Nanjirentzat

Del Bosintang al Puppy Face Seulen garatutako hedatutako ilustrazio proiektu bat da. Tituluak zakurra metafora bezala aipatzen du. Nazioarteko begiradatik, Bosintangaren (zakur zopa) kontsumoak eztabaida handia eragiten du. La Vegetariana eleberrian, Han Kang hegokorearrak kapitalismoa eta patriarkatuaren faktore atzerakoiei aurre egiten dien emakume baten ezbeharra kontatzen du, animaliak jateari utzi eta nagusiki begetala den izaki batean bihurtzeko.

Inperialismo estatubatuarraren menperatzetik, Han errekaren ur-bazterren hazkunde ekonomikoak kapitalismo basatienari ateak zabaldu dizkio. Konfuzianismoa bezalako tradizioen kalterako izan den “zabaltze” honek Byung Chul Han bezalako pentsalariak inspiratu ditu, hau “gardentasunaren gizartea” bezala izendatu dutelarik. Horrela deskribatzen du gure postmodernitatean norberaren irudiak zabaltzeko daukagun behar boluntario aseezina.

Urbeltzek “puppy face”a daukaten filtroen populartasuna ekialdea eta mendebaldearen arteko kultura talkaren paradoxa bezala proposatzen du, zakur zopa eta instagrameko selfien arteko linea kronologiko hipotetiko baten bitartez. Linea honetan Zen budismotik K-Popera doazen elementuak ezartzen ditu, Haenyeoetatik pasatuz, Jeju uharteko adineko andre itsaspekariak.