2018ko abenduaren 12an 2018ko iraila eta urrian zehar Kunsthaus Bregenzen (Austrian) garatutako egoitza programaren emaitzak aurkeztuko dituzte Fernando Villena eta Pau Figueresek, BilbaoArtek zentro artistikoarekin mantentzen duen trukaketa programari esker. Topaketa 19:00etan hasiko da. Doako sarrera.

Fernando Villena Kunsthausentzat

Fernando Villenak Bregenzko Kunsthausen egindako trukaketa egoitzan zehar garatutako proiektuak gizakiak inguruarekin duen harremana, ingurua bera eta honetan ibiltzeko mapa eta memoriaren erabileraren inguruko gogoeta bat dakar. Artista, beste baliabideekin egindako hibridazioaren bitartez mapez, komertzialak nahiz memoriatik jaiotako zirriborro originalak, eta Vorarlbergeko biztanleek toki edo espazio konkretu baten inguruan galdetuta emandako azalpenekin baliatu da, artistak hau igarotzen duen bitartean esperientzia batean bilakatuz, neurri batean tokiaren bere memoriatik, gainontzeko subjektuentzat kartografia pertsonal eta gertagaitza, esperientzia hau plano artistikora eramanaz.

Pintura, argazkia, jasotako argazki batzuen ordenagailu bidezko manipulazioa, Voralberg eta Bregenz inguruan ibiltzen zen bitartean gps bitartez grabatutako ibilbideak eta bertako mapen gaineko lan eta esku-hartzeak izan dira Fernando Villenak bere proiektua aurrera eramateko erabili dituen baliabideak.

Pau Figueres Kunsthausentzat

Imabalanced garai hyper-modernoaren gehiegikerien esploraziotik sortzen den berezko imaginario baten sorreran ardazten da. Gure inguruarekin oreka utopiko bat ezartzeko bilaketan, lan honek bizi espazioarekin dugun harreman sozial, politiko eta ekonomikoren garapenera hurbilketa bat proposatzen du, aro garaikidearen eraikuntzarako elementu garrantzitsuak diren mugimendu globala eta masa-turismoaren kontraesanetatik sortzen diren arazoak aintzakotzat hartuz. Jolas-parke bilakaturiko hiriari egindako begiradatik eta souvenir objektua egoera hau irudikatzen duen ideia modura, Imbalanced (desorekatua) Bregenzen iraila eta urria artean egindako lau ekintza ezberdin biltzen ditu. Kontrollzaun eta 3in1ek zuzenean espazio publikoa eta pribatua definitu eta kontrolatzen dugun modua ikertzen du; beste aldetik, Broken Pattern/Made in China eta Five Minute Souvenirs gizakiak bere bizi espazioa ustiatzeko garatu dituen estrategia ezberdinetan ardazten da.