2018ko abenduaren 14an 2018ko apirila, maiatza eta ekainean zehar Cité des Arts de Parisen (Frantzian) garatutako egoitza programaren emaitzak aurkeztuko ditu Mireya Martín Larumbek, BilbaoArtek zentro artistikoarekin mantentzen duen mugikortasun programari esker. Topaketa 19:00etan hasiko da.

Doako sarrera.

Aquí estás, Nikki.

Mireya Martín Larumbe Cité des Arts de Paris-rentzat

“15 urte hemen egon nintzela”k, paper gaineko obra eta dokumentazio material ezberdinetako multzo batean, helburu jakin batekin -memoria berreskuratu- Parisera iristen den pertsona baten bizitzaren 3 hilabete kontatzen ditu. Proiektuko pertsonai nagusia (fikziozko ni bat) deriba situazionistarantz joko du gordetako edo ahaztutako bizitzako zati bat argitaratzen lagunduko dion psikogeografia antzeko bat tratatzeko.

Alain Robbe Grilleten “Dans le labyrinthe” testuaren logika narratiboa marrazkira eramanaz, baita Alain Resnaisen “L’Année dernière à Marienbad”ko nahasmen sentipena ere, alter ego honek alegiazko espazio batetik noraezean ibiltzea uzten nau, beti nirekin harremana daukaten espazio errealen bitartez, memoria eta nortasunaren arteko harreman korapilatsua planteatzeko. Esnatzearen bilaketa da, esnatzea baino prozesu guzti hau eragiten duena.