Bennys-video-1024x660
Fitxa teknikoa
Izenburua: Benny’s Video
Urtea: 1992
Iraupena: 105 min.
Produkzioa: Coproducción Austria-Suiza
Herrialdea: Austria, Suiza.
Zuzndaria: Michael Haneke
Gidoia: Michael Haneke
Generoa: Drama. Crimen
Musika: Johann Sebastian Bach
Argazki zuzendaria: Christian Berger
Talde artistikoa: Arno Frisch, Angela Winkler, Ulrich Mühe, Ingrid Strassner, Stephanie Brehme
Sinopsia: Benny familia dirudun baten seme bakarra da. Edozein mutil izan nahi lukeena du baina bere altxorrik bereziena bere bideo ekipoa du. Egun batean, pistola bat erabiliz txerri baten hilketaren irudiak grabatu egiten ditu. Irudi horiek bere bizitza guztiz aldatuko dute.
Filmari kamara baten irudi traketsekek ematen diote hasiera non txerri baten heriotza azaltzen den. Irudi horiek,filmaren gakoetako bat izango dira. Horiek eraba berean, Bennyri kontsientzia galtzea eragingo diote. Filmaren erritmoa geldoa da eta aldez aurretiko predispozizioa eskatzen du burua eta gorputza prestatzeko. Hanekek gure heriotza prestatzen du.
Dudarik gabe, Benny´s video  filma zuzendariaren  intentzioen aitormen hutsa da. Telebista gertatzen denaren lekukoa eta eragilea da. Ikuslea sentitzen den bezalaxe.