2019ko urriaren 14tik 15era DOCTUBRE IB-ren sail ofiziala hartuko du BilbaoArteko Art House Zinema Aretoak, Mexikoko Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia 2019-ren programazioaren barruan, DOCSMX-ek antolatua.

Sarrera dohainik aretoaren edukiera bete arte.

Urriak 14, 17:00:

«América armada»

Estatu Batuak, Colombia | 2017 | 87’

Zuzendaritza: Alice Lanari, Pedro Asbeg
Ekoizpena: Tereza Alvarez, Carolina Dias
Argazkigintza: Pablo Baião
Edizioa: Pedro Asbeg
Soinu-diseinua: Damião Lopes

Sinopsia

Hego Amerikako bortizkeria armatuaren jatorria eta erreflexuak erakusten dira. Brasil, Kolonbia eta Mexikon heriotz mehatxuaren aurrean erresistentziaren bidea hautatu eta suzko armarik gabe borrokatzea aukeratzen duten hiru emakume eta gizonen bidez. Zenbatutako heriotzengatik edo armaz betetako herrialdeengatik, irakurtzen ditugun albisteengatik edo entzuten dugun musikarengatik biolentzia milioika pertsonen egunerokotasunean dago iltzatuta, berarekin era hutsalean bizi delarik.

Urriak 14, 19:00:

«El creador de universos»

Uruguay | 2017 | 78’

Zuzendaritza: Mercedes Dominioni
Ekoizpena: Gerardo Castelli
Argazkigintza: Mercedes Dominioni, Gabriel Adda
Edizioa: Mercedes Dominioni, Martín Solá, Lorena Moriconi
Soinu-diseinua: Hamid Martín

Sinopsia

Juan, Aspergerra duen nerabea, Rosaren, haren 96 urteko amamaren laguntzarekin melodramak filmatzen ditu. Kamera txiki batekin, ileorde eta guraizeekin, bere azken telesail tragikoa (“José, esklabua”) bezalako telebista set-ak sortu ditzake. Pertsonaien barneko munduen narrazio intimoa, zahartzearen larritasuna eta bakardadeari beldurra.

Urriak 15, 17:00:

«Shootball»

Espainia | 2017 | 94’

Zuzendaritza: Fèlix Colomer
Ekoizpena: Fèlix Colomer
Argazkigintza: Joan Torruella
Edizioa: Fèlix Colomer
Soinu-diseinua: André Nascimbeni

Sinopsia

Manuel Barbero, abusu sexuala jasandako biktima baten aita; Joaquín Benítez, Manuelen semea abusatutako pederasta, eta istoria honetan figura klabea diren beste 20 ume. Kazetaritza ikerketa baten bidez, autoreak lehenengo aldiz lortu du pederasta batek kamera aurrean bere abusuen aitortza egitea.

Urriak 15, 19:00:

«No se mata la verdad»

Mexiko | 2017 | 109’

Zuzendaritza: Coizta Grecko Berumen
Ekoizpena: Témoris Grecko Berumen
Argazkigintza: Juan Federico Castro Gessner
Edizioa: Gabriela Retes

Sinopsia

Sirian bahiketa baten eta kide baten exekuzioaren ondoren, Témoris Grecko, gerrako korrespontsala, bortizkerian murgildutako Mexikora itzultzen da. Herrialdeko kazetarientzat hiru urte odoltsuenetako kronika egiten du (2015-2017), Tijuanatik Cariberainoko kausekin, hala nola, Moisés Sánchez, Rubén Espinosa, Miroslava Breach eta Javier Valdezen erailketekin.