2018ko azaroaren 19 eta 20anFilma laburrez beteko da Art House Zinema Zinetika Videodance Festival dela eta. Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren. Nazioarteko jaialdi honek, aurten, Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatuko du bere III edizioa azaroan zehar, Bilboko xedea BilbaoArte Fundazioa delarik. Doako sarrera aretoa bete arte.

Azaroak 19

Kristalezko Patioa, 10:00 – 13:00

 

Masterclass Gabriel Villotarekin:
«Dantzaren eta performanceren arteko ikus-entzunezko trazak»

Azaroak 19

ART HOUSE ZINEMA, 19:00

 

Proiekzioak

 


DOKUMENTALA


Olvidándonos y recordándonos a nosotras mismas

Zuzendaria: Itxaso Díaz. 25 min. eta 30 s. 2017. Euskadi – Gales.

Proiektuak gorputza, zahartzea, mugaketa eta askatasuna esploratzea proposatzen du. Zer esan nahi du desagertzen ari den gorputz bat edukitzeak? Zer da ikusgai eta ikusezina izatea gorputz zaharrago batekin? Nola funtzionatzen du gorputz zaharren keinuen bitartez erakutsitako sentsualitateak, sexualitateak, botereak eta hauskortasunak? Gorputz zaharrak gorputz politikoak dira… Ikusiak izateko abiadura murriztea egintza politikoa da… Munduaren abiaduraren aurkakoa.

 


ZINETIKS


Schwarzfahrer

Zuzendaria: Jiří Kylián. 6 min. 2014. Holanda

Adin ertaineko emakume baten eta gizon gazte baten arteko hitzordu hau bidaia nostalgikoa izango da denbora eta espazioan zehar, oroitzapenetan zehar, eta baliteke horiek inoiz gertatu ez izana. Alde batetik, gaztaroko maitasuna galdu izanaren sinboloa da. Bestetik, bizitzan gurekin batera doan ziurtasun bakarra: amaierako geltokia (azken geldialdia).

 

Le reveil

Zuzendaria: Murielle Felix eta Anna Calsina-Forrellad. 1 min. 34 s. 2010. Belgika

Ametsetik atera, eguna hasi.

Une bitxia eta familiarra, aldi berean.

 


OPEN SCREEN


Bailaora

Zuzendaria: Rubin Stein. 15 min. 2018. Espainia

Gerra bat. Neskatxa bat. Amets bat.

Bailaora  Rubin Steinen zuri-beltzezko “Luz & Oscuridad” suspense-trilogiako hirugarren film laburra da. Aurrez eginak zituen “Neron” eta “Tin & Tina” lanak, sari ugari jasotakoak.

 

The Crackdown

Zuzendaria: Mervi Junkkonen. 1 min. 2016. Suedia

Loti Eder eta Intxaur-hauskailuen ametsak lortzean inspiratutako filma da. Goiz batean, dantzari baten gorputzak neurri gogorrak hartzen ditu.

 


SAIL OFIZIALA


Otherland

Zuzendariak: Jan Pieter Tuinstra eta Keren Levi. 13 min. 30 s. 2018. Holanda

Voodoo Carnival Ball dantza-lehiaketa garrantzitsura aurkezten da vogue dantzari bat non tokiko dantza komunitateak bere baitan onar dezan, bere burua frogatu beharko duen. Elvin Elejandro Martinezen historia biografikoan oinarritua.

 

Strophe

Zuzendaria: Aimée Duchamp. 4 min. 10 s. 2015. Espainia

Strophe errutinari, gure patuaren automatismoari eta gure egitura erosoaren onarpen gogogabeari buruzko barneko bakarrizketa poetikoa da. Estrofatan aurkeztua, egun bakoitza bezala, itxuraz erosoa den begizta bat errepikatzea, galderez josia.

Euripides eta Sofokles dramagile grekoetan, Alan Watts filosofo britainiarrean eta Henry Miller idazle estatubatuarrean oinarritua.

 

Banana Blue

Zuzendaria: Pia Lauritz. 4 min. 59 sec. 2017. Australia

Simetria sinplea da. Bikiak mototsekin, irribarrez, eguzki-izpiei jarraituz.

Azaroak 20

Kristalezko Patioa, 10:00 – 13:00

 

Masterclass Patxi Araujorekin:
«Eguzki-argi betean gertatzen da eguna (interfaze perfektua)»

Azaroak 20

ART HOUSE ZINEMA, 19:00

 

Proiekzioak

 


OPEN SCREEN


Night Dancing

Zuzendaria: Barney Cokeliss. Erresuma Batua. 2016

Gauero, Bob itsututa geratzen da kanpoan dantzan ari den emakume bati lehiotik begira. Goizero saiatzen da horri zentzua bilatzen. (Fede) jauzi baten eta bikote dantza baten arteko muga geroz eta finagoa da dantzak erakarri ahala.

 

I See You See I See You

Zuzendaria: Chen Jiexiao. 4 min. 49 s. 2017. Singapur

Informazioa bisualki bereizi daitekeen munduan, norbera ikusten duenaren arabera jardun da. Horrek, ordea, errealitatearen ukimenezko zentzua galtzea dakar.

Zer gertatuko litzateke errealitatea kapritxoz jokatuko balu? Aurrera egin ahalko genuke nahiz eta ez ikusi?

 


ZINETIKS


Basta de Mendigar

Zuzendaria: Goize Blanco eta Ángela Chica. 3 min. 30 sec. 2018. Espainia

Distira guztiak ez dira urre.

 

Some ways to get rid of a body

Zuzendariak: Hannes Renvall eta Ria Bäckström. 21 min. 2017. Finlandia

Ezkondu aurreko afariaren poztasunaren ostean, gizon gazte batek ezaguna egiten zaion emakume bat aurkitzen du ahoz behera etzanda kalezulo negargarri batean. Emakumeak orkatilatik heltzen dio, eta harekin eramateko eskatzen dio. Gizonak, errezeloz, baietz esaten dio.

 

7:35 de la mañana

Zuzendaria: Nacho Vigalondo. 8 min. 2003. Espainia

Goiz batean, emakume batek arraroa den zerbait nabaritzen du egunero gosaltzen duen tabernan: gainerako bezeroak eta zerbitzariak isilik daude. Denak lurrera begira daude. Inork ez du gosaria ukitzen. Bat-batean, abesti bat entzuten da.

 


SAIL OFIZIALA


The evil

Zuzendaria: Carlon Hardt.  2 min 10 sec. 2016. Brasil

“Gaitza pentsamendu izan ez zuenak/ izaera kriminalean aurkituko da” – bideo honek inozentzia galtzearen eta debekatuaren sedukzioaren surrealismoa islatzen ditu, ebakinez eta collagez osatutako stop motion teknikaren bidez.

 

Shivta

Zuzendaria: Or Schraiber. 10 min. 2017. Israel

SHIVTA dantza film laburra basamortuan noraezean dauden bi pertsonen arteko esplorazio zinematiko eta zinetikoa da.

Fata Morganaren itxuran, atari zalantzagarri bat agertzen da, urrunean.

Protagonistak jakin-minez beteko dira, eta narrazioa aurrerantz joango ahala, zeruko azti batek liluratu eta haiez jabetuko da.

 

Scalamare

Zuzendaria: Jiří Kylián. 10 min. 2017. Holanda

Berrogei urtez batera egon den bikote batek eztei-bidaiaren urteurrena ospatzen du, hasi ziren eskailera berdinetan.  Beraz, hemen dira berriz, berrogei urte beranduago, leku berdinean, haien bizitzak aztertzen eta onartzen saiatuz, etorkizun labur eta zalantzagarriari begira.