Rémi Groussin-ekin solasaldia, CPIE-ren lankidetzarekin, Nekatoenea eta Bilbaoarte artisten residentzia programaren barruan.
Asteazkena, martxoak 5, 19:00, Bilbaoarte
Frantsesez, gaztelerarako itzulpenarekin. Sarrera librea.
1987an jaio zen Rémi Groussin Frantziako Iparraldeko Lille hirian. Arte Ederrak ikasi zuen Toulousen eta Brauschweig-ko (Alemania) HBK Unibertsitatean ikasi zuen urte batez Thomas Feintmeister eskultore berlindarrarekin.
2010ean Arte Ederretako diploma jaso zuen epaimahaiaren zorionekin. Urte horretan bertan Toulousen “Printemps de Septiembre”-ren bitartean On n´enchaîne pas les volcans erakusketan bere lanak erakusten ditu. Ondoren, erresidentzia artistiko ezberdinak egiten ditu: Marsellako Ateliers Astérides-en, Pariseko Villa du Lavoir-en, Lilleko Malterian, Düsseldorfeko Kulturamt-en eta Kanadako Est-Nord-Est-en, beste hainbaten artean.
Aurten, Nekatoenea Hendaiako Abbadia etxaldean sormen erresidentziak Rémi Groussin hartuko du, 2014ko otsailaren 11tik martxoaren 11ra arte.